Homosexualitatea Errusian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tanya Shmankevitx: 'Ez gara heroiak, garen bezalakoak izan nahi dugu'

Shmankevitxek gay-lesbo-trans tematikadun filmen jaialdi bat antolatzen du San Petersburgen, testuinguru zailean, heriotza mehatxu eta debeku artean. Bilbon da egunotan, Zinegoak zinemaldia dela eta.
18:00 - 20:00
Tanya Shmankevitx: 'Ez gara heroiak, garen bezalakoak izan nahi dugu'

Zinegoak zinema eta arte eszenikoen jaialdiak Bok o Bok errusiar jaialdiaren lana aintzat hartu du aurtengo edizioan, eta ohorezko saria eman die astelehen honetan, irekiera galan. Homosexualen aurkako erasoek eta debekuek markatutako giro batean errusiar adiskideek egiten duten  ahalegina goraipatu nahi izan dute.

Bok o Bok zinema lesbiar, gay, bisexual eta transexualaren San Petersburgeko jaialdiko antolatzaileak, Tanya Shmankevitxek, jaso zuen saria galan, eta Errusiako egoera azaldu du Bilboko egonaldian.

Seigarren edizioa izan dute aurtengoa, eta garai latzak egun-egungoak diren adierazgarri, azken hau guztietan zailena izan dela esan du Shmankevitxek: bost bonba mehatxu pairatu dituzte. Horren aurrean, bere tolesgabetasunean oihua den esaldi indartsua bota du Shmankevitxek, han-hor-hemen jasotzen dituzten mirespen agerpenen inguruan hausnarketa eginez:  'Heroiak garela esaten dute, baina ez gara heroiak: garen bezalakoak izan nahi dugu'.

Halaber, San Petersburgeko jaialdia bere jaioteremuan, Siberian, ere egiten zutela kontatu du Shmankevitxek. Egiteari utzi behar izan zioten, baina: "Bertan behera utzi behar izan genuen. Antolatzaileontzat, arriskutsuegia zen".

Hala ere, baikor da etorkizunari begira: "Europako beste herrialde batzuetako egoera ikusteak lagundu egiten digu. Duela 40 edo 50 urteko gizarteek ez zituzten harreman homosexualak onartzen bertan ere, eta gaur egun bai. Eredua dira guretzat", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

La actriz Susana Abaitua durante la lectura de los nominados y nominadas a la 40 edición de los Premios Goya, en la Academia de Cine, a 13 de enero de 2026, en Madrid (España). A la 40 edición de los Premios Goya optan un total de 218 películas españolas estrenadas en nuestro país entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025. De estas 218 producciones, 122 son de ficción, 87 documentales y 9 de animación.



Raúl Terrel / Europa Press

FAMOSOS;LECTURA;PREMIOS;GOYA;CINE

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Susana Abaitua: "Zoro moduan oihuka aritu naiz etxean, poz aparretan"

Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasma en la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatu izan ez balute ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X