Zinegoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Matterhorn' holandarra garaile, Zinegoak 2014 jaialdian

Bilboko Gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen 11. Jaialdiak Diederik Ebbinge zinema zuzendariaren gizon batez maitemintzen den nekazari bakarlari baten istorioa saritu du.
'Matterhorn' (Diederik Ebbinge)
'Matterhorn' (Diederik Ebbinge)

Diederik Ebbingeren 'Matterhorn' film holandarrak irabazi du Bilboko Gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Zinegoak jaialdiaren sari nagusia. Film onenaren garaikurra irabazteaz gain, beste bi sari ere irabazi ditu gizon batez maitemintzen den nekazari bakartiaren istorioak.

Fikziozko film luze baten gidoi onenaren saria ere irabazi du, 'Tom à la feme' (Xavier Dolan) lanarekin batera, eta Ton Kasek gizonezko aktore onenaren saria irabazi du.

Jaialdiaren epaimahaiak adierazi duenez, ' filmean erabilitako edertasun bitxiko laukiratze, lokalizazio, pertsonaia eta elkarrizketa dotoreen eta zehatzen erabilerak bakardadea, galera, barkamena edo genero arteko rolak bezalako gaietan sakontzeko aukera paregabea eskaintzen dute' film honetan.

Dokumental onenaren saria 'E gora? Lembra-me' (Joaquim Pinto) filmak irabazi du, eta fikziozko film labur dokumental onenarena Estela Osorioren 'El Pastel' lanarentzat izan da.

'Lesbianismoa eta generoa' sailean, 'Bambi' (Sébastien Lifshitz) eta 'Who´s Afraid of Vagina Wolf' (Anna Margarita Albelo) lanak izan dira garaile.

'Giza eskubideak eta aniztasuna' sailean, epaimahaiak 'Valentine Road' (Martha Cunningham) filma saritu du, eta 'Woldblood' (Jonesy) hautatu du film esperimental onena bezala.

Emakumezko aktore onena Leea Klemola izendatu dute, 'Kerron sinulle kaiken' filmean egindako lanagatik.

Gazteriaren film labur onenaren saria Alice Douarden 'Extrasystole' lanak irabazi du.

Bilboko Gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren XI. edizioaren sariak banatu ostean, 'Ignasi M' dokumentala eman zuten. Bertan egon ziren Ventura Pons zuzendaria eta Ingasi Millet protagonista.

Bilborock aretoak urtarrilaren 27an film irabazleak eskainiko ditu, 19:10ean eta 21:15ean egingo dituen emanaldietan. Gainera, Fas Zineklubak 'Le Fil' filma eta 'Atom' film laburra eskainiko ditu urtarrilaren 27an, 19:45ean.

Zure interesekoa izan daiteke

La actriz Susana Abaitua durante la lectura de los nominados y nominadas a la 40 edición de los Premios Goya, en la Academia de Cine, a 13 de enero de 2026, en Madrid (España). A la 40 edición de los Premios Goya optan un total de 218 películas españolas estrenadas en nuestro país entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025. De estas 218 producciones, 122 son de ficción, 87 documentales y 9 de animación.



Raúl Terrel / Europa Press

FAMOSOS;LECTURA;PREMIOS;GOYA;CINE

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Susana Abaitua: "Zoro moduan oihuka aritu naiz etxean, poz aparretan"

Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasma en la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatu izan ez balute ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X