Estreinaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'300' filmaren jatorria eta 'Joven y Bonita', zinema-aretoetan

Gainera, 'Las aventuras de Peabody y Sherman' animaziozko filmarekin batera, 'Oh Boy' eta 'Dog Pound (La perrera)' ere heldu dira zinema-aretoetara.
18:00 - 20:00
'300'en jatorria eta identitatearen bila ari diren gazteak, zinemetan

"300: El origen de un imperio" ekoizpen erraldoia eta "Las aventuras de Peabody y Sherman" animaziozko filma dira asteko estreinaldi garrantzitsuenak. Gainera, nerabeak ere protagonista dira "Jóven y bonita", "Oh Boy" eta "Dog Pound (La perrera)" pelikuletan.

"300: El origen de un imperio" lana horren aurreko filmak izan zuen arrakasta errepikatzeko asmoarekin heldu da zinema-aretoetara. Zack Snyder zuzendaria zen aurrekoan, eta oraingoan gidoilari lanetan aurkitu dugu, Noam Murro zuzendaritza lanetan aritu delarik. Akzioz beteriko pelikula bat da, eta borrokaldi ikusgarriak ditu.

Lau urtaro eta lau abesti dira "Jóven y Bonita" pelikulako ardatzak. Isabelle 17 urteko neskatoaren istorioa da. Luxuzko prostituta gisa hasi da lanean, ikasketak albo batera utzi gabe. Francois Ozonen pelikula iragan Zinemaldian izan zen ikusgai.

Jay Wardek sortutako pertsonaia bizidunetan oinarrituta (60ko hamarkadan sekulako oihartzuna izan zuten), "Las aventuras de Peabody y Sherman" Dreamworks etxearen apustua da, publiko gazteari zuzendutakoa.

"Emperor" film historikoa estreinatuko da ostiral honetan, martxoaren 7an, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta euskarazko bertsioan ere ikusi ahal izango da: "Enperadorea". Zinema Euskaraz programaren baitan euskarazko bi bertsio izango dituen lehen filma izango da, euskarara bikoiztuta eta jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin ikusi ahal izango baita.

Filma Durangoko Zugaza zinema-aretoan estreinatuko da eta, ondoren, gainerako aretoetan izango da ikusgai. Peter Webberrek zuzendutako film historiko honek Tommy Lee Jones eta Matthew Fox ditu aktore protagonista.

"Oh Boy" filmak Europako Zinema-sarietako film onenaren saria jaso zuen eta Alemaniako zinema berriaren aitzindari gisa aurkeztu dute. Martin Scorsese, Jean-Luc Godard eta François Truffaut dira erreferentzia nagusiak.

Hiru lagun dira "Dog Pound (La perrera)" lanaren protagonistak. Hainbat delitu egin ostean, txakurtegi batera eraman dituzte, eta bertan indarkeria eta jazarpena jasango dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Paul Urkijo: “Euskal izaki mitologikoak modu eder eta epikoenena erakutsi nahi nituen”
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Paul Urkijo: "Euskal izaki mitologikoak modu eder eta epikoenean erakutsi nahi nituen"

Gaua filmean berritzen eta omentzen diren izaki eta kondaira mitologikoez mintzo zaigu Paul Urkijo, EITBrentzat primizian: Gaueko, Inguma, Mateo Txistu, Akerbeltz... Aita Barandiaranek jasotako objektu eta kondairak, sorginkeria uxatzeko erritualak, sorginkeriarekin lotutako esaldi eta elezaharrak... Urkijok euskal tradizioa arakatu du bere hirugarren film luzean. Haien errepasoa egin eta, konjurua oker esan zuen gizona hegaz nola jarri zuen ulertzeko trukoa argitu digu, esate baterako.

Paul Urkijo Yune Nogueiras eta Erika Olaizolarekin "Gaua" filmatzen
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Paul Urkijo: “Txikitan jaso nituen gaueko istorio guztien multzo bat da ‘Gaua’”

Gaua pelikula epikoaren zuzendariak azaldu duenez, “Inkisizioak sortu zituen gezurrak hartu, geureganatu, elikatu eta haien kontra jaurtitzeko” egin dute filma. “Bide argitsutik joateko esaten digute, baina batzuetan bide horretatik aldendu behar zara, beldurrak eta iluntasuna zeharkatu, zoriontasunera eta askatasunera iristeko, nahi dugun modukoak izateko”. Arabar zuzendariak eta Iñake Irastorza, Ane Gabarain eta Elena Irureta aktoreek EITBren parte-hartzea duen ekoizpenaren zertzelada batzuk aletu dizkigute bideo esklusibo honetan. Filmatze “gogor eta luzearen” sekretu batzuk eman dizkigu Yune Nogueiras protagonistak ere: “Paulekin lan egiteko ametsa bete dut”.  

Patricia López Arnaiz "Singular"
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Singular" Alberto Gastesiren filma azaroaren 28an iritsiko da zinema aretoetara

Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey dira Alberto Gastesi donostiar zinemagilearen (Gelditasuna ekaitzean, Argi gorriak) bigarren film luzearen protagonistak  "Adimen artifizialaren mugak eta giza dolua aztertzen dituen zientzia-fikziozko thriller honek  EITBren parte-hartzea du, eta azaroaren 28an iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara, fantasiazko zinemaren Sitgeseko jaialdian estreinatu ondoren. Diana (Lopez Arnaiz) Adimen Artifizialean aditua da, eta udako etxe zaharrera joango da Martin senar ohiarekin elkartzeko, hamabi urtez elkar ikusi gabe egon eta gero. Hasierako giro ona hankaz gora jarriko du, baina, gertakari batek: Andrea batuko zaio bikoteari, bikotearen semea zenarekin antz misteriotsua duen mutikoa.  

Gehiago kargatu
Publizitatea
X