Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Aranzadiren 'Jambo Amani', dokumental labur onena Houstonen

Houstongo nazioarteko zinemaldia munduko zinema-jaialdi independiente zaharrena da.
'Jambo Amani' filmaren fotograma. Argazkia: EiTB

Unai Aranzadi getxotarraren "Jambo Amani" dokumentalak (Getxoko Udalaren lankidetzarako sentsibilizaziorako diru-laguntza bat jaso zuen) dokumental labur onenaren zilarrezko Remi saria jaso du Houstongo nazioarteko zinemaldiaren 47. edizioan.

Udalak agiri batean jakinarazi duenez, munduko zinemaldi independiente zaharrena da Houstongoa. Getxotarra Berlingo Black Nazioarteko jaialdiaren XXIX. edizioan ere izan da.

Ordu erdiko iraupena du dokumentalak, eta Nazio Batuen programa bati esker Kongon biolentzia albo batera utzi duen talde baten gorabeherak azaltzen ditu. Iazko maiatzean aurkeztu zuen Getxon, eta mundu osoko 20 bat jaialditan izan da jada.

 

Albiste gehiago zinema

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Munduaren akabamendua Aragoiko basamortuan

Zeluloidezko ispilatzeetan barna gabiltza "Sirat"en adoratzaileok, burua erdi sano erdi joana dugula. Igual esnatzen garenean, sendatzen garenean, Nafarroako Errege Bardean gaudela deskubrituko dugu .

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemako sarrerak 3,5 euroan Hegoaldean, ekainaren 5era arte

Astelehenetik, ekainak 2, hasita, prezio berezian erosi ahalko dira sarrerak, besteak beste, "Mission: Impossible", "Lilo & Stitch" eta "The Phoenician Scheme" ikusteko. Iparraldean, ekainaren 29tik uztailaren 2ra egingo dute Fête du Cinema.

Gehiago kargatu