Surfilm Festibalek Europako surfa aldarrikatuko du
Surfilm Festibal Donostiako jaialdiak Europari begiratuko dio batik bat aurten, hamabigarren edizioan. Neguko denboraleek, txikizio handia ez ezik, surflarientzako denboraldi "bikaina" ere utzi dute aurten, eta hori erakutsiko dute.
2013an, jaialdia barreiatuta egon zen, egun eta aste bakanetan egin zuten, baina aurten, ohi bezala, jarraian egingo dute, lau egunez: ekainaren 5ean hasi eta 8an bukatuko da, Antzoki Zaharrean.
Alde Zaharreko antzokiak saio gehienak hartuko ditu, nahiz eta jaialdiaren irekiera ekitaldia Aquariumeko entzunaretoan egingo dute; "Damnation" dagoeneko zereginik ez duten presak eraistearen aldeko dokumentala emango dute bertan.
Hain zuzen ere, lan hori eta "Out in the Line Up" homosexualitatea eta surfa jorratzen dituen filma dira aurtengo edizioan surfa egitearekin zuzenean lotuta ez dauden bakarrak.
Beste guztietan, lau film luze eta hogei laburretan baino gehiagotan, olatuek azken urtean eman duten onena ikusi ahalko da. Gainera, hautatutako film labur guztien % 70etan Euskal Herrian hartutako irudiak erakusten dira.
Amaitzeko, "Tundercloud", "denboraldiko estreinaldi nagusia", eskainiko dute, Europan aurrenekoz. 2012ko ekainaren 8an gertatutako berritzen du dokumentalak. Egun horretan, Fiji uharteetan, munduko surflari onenek ustekabean sortutako olatu ikaragarriei aurre egin zieten.
Irekieraren egunean, gainera, "Olatu handiak Gipuzkoan / Denboraleak" argazki erakusketa zabalduko da, Aquariumean.
Albiste gehiago zinema
Zinemagileen "Tabakalera Belaunaldia"ri gorazarre, asteburuan Donostian
Kultura zentroaren 10. urteurrenaren harira, Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Tabakalerak osatzen duten ekosistemaren abaroan hazi den zinemagile belaunaldia omenduko dute asteburu honetan.
15 filmek hartuko dute parte Zinegoak zinema jaialdiko Sail Ofizialean
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 22. edizioan, Zero Chou taiwandar zinemagileak jasoko du Ohorezko Saria. "Jone, batzuetan" filmaren Euskal Herriko estreina egingo dute.
'Karmele' Asier Altunaren filma urriaren 10ean estreinatuko dute zinema aretoetan
"Zipriztin musikalak dituen drama historikoa" "Elkarrekin esnatzeko ordua" Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago, eta Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak.
“Ehun metro”, “Zergatik panpox”, “Hamaseigarrenean aidanez” eta “Oraingoz izen gabe” zaharberrituko dituzte
Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Filmategiaren eta EITBren bitartez, 1980ko hamarkada erdialdeko euskarazko lau film ertainak araztu eta digitalizatuko ditu. Donostiako Zinemaldiko Klasikoak sailean programatuko dira.
Zinemako sarrerak 3,5 euroan Hegoaldean, ekainaren 5era arte
Astelehenetik, ekainak 2, hasita, prezio berezian erosi ahalko dira sarrerak, besteak beste, "Mission: Impossible", "Lilo & Stitch" eta "The Phoenician Scheme" ikusteko. Iparraldean, ekainaren 29tik uztailaren 2ra egingo dute Fête du Cinema.
Iñaki Alforjak Anastasini zirkuaren historia beltza berreskuratuko du
Dokumentalgilea "El espectáculo inacabado del Circo Anastasini" pelikularen aurrekoizpen fasean ari da; Francoren estatu kolpe militarraren hastapenetan Lodosan hil zuten zirku konpainiaren berri du kontagai filmak.
Zinegoak jaialdiak Zero Chou taiwandar zinema querraren aitzindaria sarituko du
LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdia ekainaren 23tik 30era egingo dute.
Zinemagileen Artean jaialdiak emakume zinemagileen begirada jarriko du erdigunean
Bilboko zinema jaialdiak sei film eskainiko ditu, eta ahotsa emango die kameraren atzean jarduten diren hainbat emakumeri.
Jafar Panahi irandarraren "Un simple accident" filmak irabazi du Cannesko 78. Zinemaldiko Urrezko Palma
Zinemagile irandarrak hainbat urte eman ditu espetxean erregimenaren aurka egiteagatik, eta oso hunkituta agertu da saria jasotzean. Oliver Laxe zuzendari galiziarrak eskuratu du epaimahaiaren saria "Sirat" filmarengatik, "Sound of Falling"ekin 'ex aequo'.
Zinegoak jaialdiak "erresistentzia eta estimu sareak" aldarrikatuko ditu
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 22. edizioa ekainaren 23tik 30era egingo dute. Natalia Lisinicchiak sortu du kartela.