Zerutik txistu egin diote Lauren Bacalli, hamaika bizimoduko aktoreari
Lauren Bacall hil da, 89 urte zituela. Mende erdiz "Hollywoodeko alarguna" izan zen Bacall, Humphrey Bogarten heriotzaren ondorioz, eta horrek zinemagintzaren urrezko garai horien oroitzapen gehienetan jarri zuen, aktore gisa egindako ibilbidea pixka bat ilunduta, baina. Bi Tony sari eta bere biografiagatik eman zioten National Book Award saria jaso zituen, eta zinemagintzaren historiara pasatu diren hainbat maisulanetan parte hartu zuen.
Lauren Bacallek asko zuen esateko eta asko esan zuen, To Have and Have Not lehen pelikulan, Bogarti maitekiro masaileko bat eman zion lanean, historiarako utzi zuen solasaldi horrez gain: "Nirekin ez duzu zertan antzeztu. Ez duzu ez ezer egin behar ez esan behar. Beharbada, txistu egin besterik ez. Badakizu txistu egiten, ezta Steve? Ezpainak batu eta soilik txistu egin".
Hainbat urte geroago, ezkontzear zeudela Bogartek urrezko txistu bat oparitu zion Bacalli: "Behar nauzunean, txistu egin" idatzita zeukan.
Aurrean, hamaika bizimodu zeuzkan zain Bacallek. Ezinezkoa dirudi New Yorken, Dakota eraikinaren ingurumarietan, txakurtxoa ateratzen zuen Bacall andre hori eta Casablanca filmeko protagonista limurtu zuen emakumea berbera izateak.
Lauren Bacall 1924ko irailaren 16an jaio zen, Bronx auzoan (New York), poloniar eta errumaniar gurasoengandik. Hasieran kazetaritzan interesa agertu bazuen ere, laster bideratu zuen bere bizitza aktore izateko ametsa gauzatzera.
"Ez nintzen nerabe izan", esan zion behin Terenci Moix idazleari, elkarrizketa batean. "Oso hauskorra eta zalantzatia naiz", gaineratu zuen.
Warner Bros. Entertainment ekoiztetxekoek, aldiz, ez zuten duda-mudarik agertu, katu begiak eta nortasun handiko ahots urratua ikusi zituztenean. Bogarten ondoan jarri zuten beren hurrengo pelikularako. Howard Hawksek Lauren izena hartzea proposatu zion orduan; Bacall amaren abizena zen.
Lehen film arrakastatsuaren ostean, beste hiru pelikula heldu ziren: The Big Sleeo Raymond Chandler gidoilariarena, Dark Passage (Delmer Deves) eta Key Largo (John Houston). Garai horretan, McCarthy senatariaren sorgin ehizaren aurka egin zuten Bogartek eta Bacallek.
Humphrey Bogart gaixotu zenean, How to Marry A Millionaire komediak eta Designing Woman filmak Bacallen askatze artistikoa marraztu zuten. 32 urte zituela, alargun gelditu zen.
Maitasun arloan Frank Sinatrarekiko harremanak eta arlo artistikoan Written on the Wind Douglas Sirken melodramak bultzatu zuten Bacall orduan aurrera, bizitzera.
Bogart hil eta lau urtera, Jason Robards Jr. alkoholzalearekin maitemindu zen Bacall, eta ezkondu egin ziren. Zinemarekiko maitasun harremana, baina, ez zen berritu, eta Lauren Bacallek New Yorkera jo zuen atzera, ibilbidea Broadway kaleko antzokietan biziberritzeko.
Ez zuten artean Oscar sarirako izendatu, baina bi Tony sari irabazi zituen gero, hain zuzen ere Hollwood klasikoko bi filmetan oinarritutako bi musikalengatik: Applause lanean, Bette Davis miretsiak All about Eve filmean antzeztu zuen pertsonaia egin zuen, eta The Woman of the Year lanean Katharine Hepburn adiskideak gorpuztu zuen pertsonaia bera izan zen.
Agertokiaren gainean, kameraren aurrean baino are dotoreago agertzen zen Bacall, energia islatzen zuen, eta, ahots urratuaz kantatuz, inoiz baino sentsualago ageri zen. Antzokiko dama gisa berpiztu zen: "Musikala berriz jaiotzeko aukera izan da niretzat", esan zuen orduan.
Hala ere, sariak jasotzea besterik geratzen ez zitzaiola ematen zuenean (Zinemaldiko Donostia Saria eman zioten, esate baterako, 1992an), Lauren Bacallek beste norabide bat hartu zuen, hamaikagarren aldiz, eta, Mirror Has to Faces Barbra Streisanden filmean egin zuen paperagatik, Oscar sarirako izendatu zuten 1997an.
"Zer den hori nire adinean? Zein adinetan? Lan egitea ez dago adinarekin lotuta. Lanean jarraitzea bizitzen jarraitzea da", erantzun zion kazetari bati Berlinen, The Walker Paul Scraderren filma aurkezten ziharduela.
Azkeneko lanak aukeratu ahal izan zituen, eta oso bereziak izan ziren, hala nola Lars Von Trier zuzendariaren lanak (Dogville eta Manderlay) eta Eve Natalie Portmanek zuzendutako film laburra. 2009an, bere ibilbide osoaren omenezko Oscarra hartu zuenean hau bakarrik esan zuen: "Bazen garaia, gizon bat!".
Zure interesekoa izan daiteke
Asier Altuna: "Jendea hunkitu egiten da 'Karmele' ikustean"
Donostiako Zinemalditik eta Euskal Herriko areotatik pasatu eta gero, Karmele filma Primeran plataformara iritsi da. Asier Altuna filmaren zuzendariarekin hitz egin dugu, hori dela eta.
Batman, FANT zinema jaialdiaren ikurra
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia maiatzaren 8tik 16ra arte egingo dute aurten. Gotham Cityko superheroia Bilbori begira ageri da kartelean.
“Las hijas”, manipulazioaren aurkako borroka pantailan
Daniel Romero madrildar zinemagilearen lehen lan luzea Bizkaian filmatu dute, eta Yune Nogueiras, Jone Laspiur, Edurne Azkarate, Ainara Elejalde eta Ainhoa Larrañaga ditu protagonista, baita Karra Elejalderen parte-hartzea ere.
Euskal ekoizpenak protagonista, Goya sarietako izendatuen jaian
Goya sarietako izendatuen jaia egin dute Madrilen. Euskal produkzioek 47 izendapen dituzte guztira eta haien presentzia nabarmena izan da. Euskal zuzendari, ekoizle eta aktoreak irribarretsu ikusi ditugu alfonbra gorrian, pozik eta ilusioz beterik. Jai honekin otsailaren 28an Bartzelonan ospatuko den galarako atzerako kontaketa hasi da.
Euskal zinemaren industria etengabeko hazkundean dago, eta Euskal Herriko Zinema Eskolan nabaritu dute
Datozen urteetan arlo profesionalera salto egiteko asmoz, gero eta aktore gazte gehiago dago zine eskoletan. Euskal Herriko Zinema Eskolako ikasleek aitortu dute sektoreak bizi duen gorakadaren ondorioz etorkizunari itxaropenez eta motibazioz begiratzen diotela.
'Maspalomas', film onena Zinemastearen 42. edizioan
Maspalomas, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako filma Zinemastearen 42. edizioko onena izendatu dute.
'Maspalomas', Zinemastearen 42. edizioko film onena
Zuzendari onenaren eta aktore onenaren sariak ere jaso ditu, azken hori Jose Ramon Soroizek egindako lanagatik.
Filmen soinuak non, emakumeak han
Pelikulak ikusi egiten dira. Pelikulak aditu egiten dira. Izan itzazue belarriak tente.
Miguel Garces aktoreak jasoko du Zinemastearen Gutako Bat saria
Garcesek larunbatean jasoko du Arabako zinemagintzako profesional nabarmenei ematen zaien golaroda, Zinemastea jaialdiaren amaiera galan.
"Los domingos" eta euskal aktoreak garaile, Feroz sarietan
Alauda Ruiz de Azuaren lanak film onenaren, gidoi onenaren, zuzendari onenaren, aktore protagonista onenaren eta bigarren mailako aktore onenaren sariak lortu ditu. Gizonezko aktore onenen sariak Jose Ramon Soroizek eta Kandido Urangak eskuratu dituzte.