Filmatzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Imanol Uribe 'Lejos del Mar' pelikula berria filmatzen hasi da

Almerian eta Madrilen hasi dituzte lanak, baina Donostiara ere etorriko dira irudiak hartzen. “Mikelen heriotza” eta “Azken egunak” lanekin batera, trilogia osatuko du “Lejos del Mar” honek.
Imanol Uribe
Imanol Uribe

Imanol Uribe gipuzkoar zuzendaria Lejos del mar bere lan berria filmatzen hasi da gaur. Eduard Fernandez eta Elena Anaya aktoreak izango ditu ondoan Uribek pelikula honetan.

Suroeste Films ekoiztetxeko ordezkariek eitb.eus-i azaldu diotenez, “pelikula Almerian, Gata lurmuturrean, eta Madrilen grabatuko da, baina sekuentzia batzuetarako irudiak, flashback bat eta beste, Donostian hartuko dira”.

Lejos del Mar Daniel Cebrianekin batera idatzi du Imanol Uribek, eta Jose Luis Garcia Perez eta Nacho Mateo aktoreek ere parte hartuko dute. Ekoiztetxeko kideen arabera, Uribe “betiko estilo eta istorioetara” itzuli da lan berrirako.

ETAren indarkeria agertuko da berriz testuinguruan, “eta Mikelen heriotza lanarekin hasi eta Azken egunak sarituarekin (Urrezko Maskorra eta 8 Goya sari bereganatu zituen) jarraitu zuen trilogia burutuko du”, azaldu dute.

Aurreikuspenen arabera, abenduaren 23an bukatuko dute filmatzen Antonio P. Perezek Suroeste andaluziar ekoiztetxearentzat ekoitziko duen lana.

2015eko udazkenean pantailaratu nahi dute zinemetan, eta “urteko filmetako bat” izango dela iragarri dute.

Zure interesekoa izan daiteke

La actriz Susana Abaitua durante la lectura de los nominados y nominadas a la 40 edición de los Premios Goya, en la Academia de Cine, a 13 de enero de 2026, en Madrid (España). A la 40 edición de los Premios Goya optan un total de 218 películas españolas estrenadas en nuestro país entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025. De estas 218 producciones, 122 son de ficción, 87 documentales y 9 de animación.



Raúl Terrel / Europa Press

FAMOSOS;LECTURA;PREMIOS;GOYA;CINE

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Susana Abaitua: "Zoro moduan oihuka aritu naiz etxean, poz aparretan"

Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasma en la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatu izan ez balute ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X