Euskal zinema protagonista izango da Nanteseko 25. Zinemaldian
Euskal zineak "partaidetza nabarmena" izango du berriro Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren 25. edizioan, martxoaren 20tik 31ra bitartean, eta Fenêtre Basque atalak, aurten 15 urte bete dituenak, "programa mardula" eskainiko du, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.
Horrela, zazpi film luze izango dira ikusgai, eta zuzendari guztiak Nantesen izango dira haien lanak aurketzeko. Kimuak 2014 bildumako zazpi film laburrak ere emango ditu jaialdiak, besteak beste, eta, gainera, Txema Muñoz Kimuak programako arduraduna Dokumental Onenaren Sariko epaimahaikide izango da.
Zehazki, Julio Verne Pelikula Onenaren Saria jasotzeko lehian izango dira "Loreak" (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga), "Los tontos y los estúpidos" (Roberto Castón) eta "Negociador" (Borja Cobeaga), eta "A escondidas" (Mikel Rueda) eta "La noche del ratón" (David Losada) Opera Prima Onenaren sarirako hautagai dira.
Horiez gain, "Lasa eta Zabala" (Pablo Malo) eta "1980" (Mikel Arteta) filmak ere egongo dira ikusgai Frantziako hiriko topagunean.
Nanteseko Zinemaldiak 2001. urtean zabaldu zuen Fenêtre Basque saila, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Etxepare Euskal Institutuak hartu zuen lekukoa gero, eta urtetik urtera sendotu egin du: gaur egun Fenêtre Basque sailak "egonkortasun eta garrantzi handia" dauzka jaialdian eta euskal produkzioek toki nabarmena dute programako beste atal, foro eta jardueretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Omenaldia egin diote Jose Ramon Soroizi Legorretan
Maspalomas pelikula estreinatu dute larunbat honetan Legorretan (Gipuzkoa), eta Jose Ramon Soroiz omendu dute bertan, horren jaioterria baita. Filma ikusteaz gain, herritarrek aktorea aurrez aurre ikusteko eta entzuteko aukera izan dute.
“Deathstalker”ek irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luze onenaren saria
Donostiako zinema jaialdiaren 36. edizioaren palmaresa iragarri dute. "Olentzerori eskatu nion" Amaia San Sebastianen pelikulak irabazi du Euskal Film Labur Onenaren EITB Saria.
“Popel”, nazien biktimen errautsen bila
Oier Plazak František Suchýren eta haren semearen historia bildu du gaurtik aurrera zinemetan ikusi ahalko den dokumentalean: nazien 2.000 biktimaren errautsak ezkutatu zituzten, hildakoon gizatasuna gordetze aldera.
"Subsuelo" zinema aretoetara iritsi da, Seminciko sariaren bermearekin
Fernando Francok zuzendu duen euskal koprodukzioak gidoi onenaren saria jaso zuen Valladolideko zinemaldian, Francok berak eta Begoña Arosteguik idatziz egindako lanari esker.
Zinemaz gozatzen 600 urte eta gero
Betidanik izan dira presente ijitoak zineman. Ez ahaztu, azken ikerketen arabera, ondorengoek baieztatuta, Charles Chaplinek berak bazuela odol ijitoa zainetan.
"Los domingos" eta "Maspalomas", Forque sarietarako izendatuta
Alauda Ruz de Azuaren eta Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren filmek hiruna izendapen dituzte EGEDA Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Espainiako Erakundeak banatzen dituen sarietan.
Mende laurden, Bidasoan zinema eta historia lotzen
FICAB Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak 25. edizioa abiatuko du azaroaren 10ean. “Iraganetik ikasten jarraitzea” du helburu topaguneak, “oraina ulertzeko eta etorkizuna eraikitzeko”.
Zinebi jaialdiak Pablo Berger eta Esther Garcia sarituko ditu
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 67. edizioa azaroaren 21ean abiatu, eta hilaren 28an itxiko dute, amaiera-gala eta sari-banaketa eginda.
Javier Gurrutxagak ohorezko Serantes saria jaso du Santurtziko Zinemaldian
Javier Gurrutxaga showman donostiarrak jaso du Santurtziko Zinemaldiko ohorezko Serantes saria. Bestalde, "Tragedium" eta "Erreka zoko hortan" film laburrek irabazi dute EITBren Euskal Pantailak saria.
Koldo Almandoz “Azken agurra” komedia filmatzen hasi da
Donostiar zinemagilearen hurrengo filmak “ironiaz, samurtasunez eta zentzu humanista sakonez” begiratzen die bizitzari eta heriotzari.