Lina Morgan aktorea zendu da, 78 urte zituela
Lina Morgan aktorea zendu da, Madrilen, 78 urte zituela. Bere alderdi komikoagatik oso ezagun bilakatu zen artistak gaixotasun larria zuen, eta bederatzi hilabete eman zituen ospitaleratuta, iaz alta jaso zuen arte.
Zenbait sari jaso zituen bere ibilbidean zehar; besteak beste, Ospearen saria (1969), emakumezko aktore onenari ematen dioten Miguel Mihura saria (1982), Laneko Merezimenduaren Urrezko Domina (1984), Merezimendu Artistikoaren Urrezko Domina (1985), Zilarrezko Fotogramas Saria (1988), Urteko Enpresariarena (1989), Enpresa eta Ekonomia Saria (1992) eta urrezko hiru TP sari (1995, 1997 eta 1998).
Ondas Saria ere jaso zuen (1998), Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina (1999), ibilbide artistiko osoa saritzen duen Ercilla saria (2003), Urrezko Antena antzerkian egindako lanagatik (2003 eta 2009) eta Madrilgo Autonomia Erkidegoak ematen duen Maiatzaren 2ko Ordenaren Gurutze Handia (2010).
Hil-kapera La Latina antzokian jarriko dute, Madrilen, hainbat arrakasta lortu zituen tokian. Horrela iragarri dio Eferi Daniel Pontesek, Lina Morgan zenaren tutore eta laguntzaileak. Hileta, berriz, ostiralean egingo dute.
Albiste gehiago zinema
Richard Linklaterren film berriak irekiko du Nouvelles Vagues Biarrizko jaialdia
Lapurdiko kostaldeko udalerriak sei eguneko jaialdia abiatuko du gaur, eta Linklater bera, Keira Knightley eta Sofia Coppola, hirugarren edizio honetako ohorezko gonbidatua, hartuko ditu, besteak beste.
Zero Chou: "Borrokatzeari utziz gero, baliteke ostera ere ilunpetan murgiltzea"
Hoho Liu taiwandar argazkilaritza zuzendariak Zinegoak LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdiaren Ohorezko Saria jaso du bart, Zero Chouren izenean.
El Gran Wyoming da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko kartel ofizialeko protagonista
Urriaren 31tik azaroaren 7ra egingo dute Donostiako zinema jaialdiaren 36. edizioa. Espainiar aurkezle, aktore eta musikaria "Eraserhead" David Lynch zenaren lehen filmeko protagonista bihurtu da kartelerako.
Munduaren akabamendua Aragoiko basamortuan
Zeluloidezko ispilatzeetan barna gabiltza "Sirat"en adoratzaileok, burua erdi sano erdi joana dugula. Igual esnatzen garenean, sendatzen garenean, Nafarroako Errege Bardean gaudela deskubrituko dugu .
Zinemagileen "Tabakalera Belaunaldia"ri gorazarre, asteburuan Donostian
Kultura zentroaren 10. urteurrenaren harira, Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Tabakalerak osatzen duten ekosistemaren abaroan hazi den zinemagile belaunaldia omenduko dute asteburu honetan.
15 filmek hartuko dute parte Zinegoak zinema jaialdiko Sail Ofizialean
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 22. edizioan, Zero Chou taiwandar zinemagileak jasoko du Ohorezko Saria. "Jone, batzuetan" filmaren Euskal Herriko estreina egingo dute.
'Karmele' Asier Altunaren filma urriaren 10ean estreinatuko dute zinema aretoetan
"Zipriztin musikalak dituen drama historikoa" "Elkarrekin esnatzeko ordua" Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta dago, eta Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak.
“Ehun metro”, “Zergatik panpox”, “Hamaseigarrenean aidanez” eta “Oraingoz izen gabe” zaharberrituko dituzte
Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Filmategiaren eta EITBren bitartez, 1980ko hamarkada erdialdeko euskarazko lau film ertainak araztu eta digitalizatuko ditu. Donostiako Zinemaldiko Klasikoak sailean programatuko dira.
Zinemako sarrerak 3,5 euroan Hegoaldean, ekainaren 5era arte
Astelehenetik, ekainak 2, hasita, prezio berezian erosi ahalko dira sarrerak, besteak beste, "Mission: Impossible", "Lilo & Stitch" eta "The Phoenician Scheme" ikusteko. Iparraldean, ekainaren 29tik uztailaren 2ra egingo dute Fête du Cinema.