Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Django'k zabalduko du euskal ordezkaritza izango duen Berlinale

Alex de la Iglesiak “El bar” filmaren nazioarte mailako estreinaldia egingo du Alemaniako jaialdian, eta Eneko Atxaren inguruko dokumental batek irekiko du gastronomia atala.
18:00 - 20:00
'El bar' Alex de la Iglesiaren film berriaren aurrerapena

Berlinaleren 67. edizioa ‘Django” filmak zabalduko du, jaialdian Urrezko Hartza irabazteko lehen hautagaiak. Hamaika egunez, izar dirdiratsuen presentzia eta herritarrentzako ekitaldi irekia izateko asmoa uztartzen saiatuko dira jaialdiaren antolatzaileak.

Batik bat Berlinalen lehiaketatik kanpo ikusiko diren filmek erakarriko dituzte izarrak Berlinera, eta, besteak beste, Catherine Deneuve, Penelope Cruz, Hugh Jackman, Ethan Hawke eta Robert Pattinson egongo dira.

Lehian dauden pelikulak bultzatzera, berriz, Richard Gere eta Laura Linney (“The dinner”) eta Bruno Ganz eta Kristin Scott Thomas (“The party”) bertaratuko dira.

Paul Verhoeven herbeheretar zuzendaria buru duen epaimahaia arduratuko da jaialdiko Hartzak banatzeaz, eta Diego Luna mexikar aktorea, Olafur Eliasson islandiar artista eta Julia Jentsch aleman aktorea izango ditu lagun zeregin horretan Verhoevenek.

Hartzak lortzeko borrokatik kanpo, Alex de la Iglesia bilbotar zinemagileak “El bar” filmaren nazioarteko estreinaldia egingo du Berlinen.

Horrez gain, Berlinen egongo dira “Logan”, Hugh Jackman “X-men” sagako bere pertsonaiaren larruan erakusten duen filma, eta “T2 Trainspotting”, Ewan McGregorrek jatorrizko filma egin zutenetik 20 urte pasatuta berriz egin duen filma.

Euskal zinema

De la Iglesiaren filmaren estreinaldiaz haraindi, Eneko Atxa bizkaitar sukaldariaren inguruko dokumental batek irekiko du jaialdiko sukaldaritza atala, eta euskal ikus-entzunezkoen sektorearen ordezkari talde bat Berlinen egongo da, Basque Audiovisual izenpean, 26 proiektuko katalogo bat aurkezteko.

Proiektu horietako gehienak garapen fasean daude, eta hamabi dokumental, fikziozko bederatzi pelikula eta animaziozko bost film dira. Batzuk, nolanahi den, iaz estreinatu ziren: "El ataúd de cristal", "Gutik zura", "Pixi Post eta opari-emaileak", "Acantilado", "Pikadero", "The glass coffe", "Teresa eta galtzagorri" eta "Central Africa's closed eyelids".

Zure interesekoa izan daiteke

La actriz Susana Abaitua durante la lectura de los nominados y nominadas a la 40 edición de los Premios Goya, en la Academia de Cine, a 13 de enero de 2026, en Madrid (España). A la 40 edición de los Premios Goya optan un total de 218 películas españolas estrenadas en nuestro país entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025. De estas 218 producciones, 122 son de ficción, 87 documentales y 9 de animación.



Raúl Terrel / Europa Press

FAMOSOS;LECTURA;PREMIOS;GOYA;CINE

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Susana Abaitua: "Zoro moduan oihuka aritu naiz etxean, poz aparretan"

Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasma en la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatu izan ez balute ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X