Albiste da
Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jonathan Demme hil da, 'Bildotsen isiltasuna'ren zuzendaria

73 urte zituela hil da, esofagoko minbiziaren ondorioz okerrera egin ostean.
Jonathan Demme, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Jonathan Demme, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Jonathan Demme Bildotsen isiltasuna (1991) 'thriller'aren zuzendaria hil da gaur New Yorken 73 urte zituela, esofagoko minbiziaren ondorioz okerrera egin ostean.

Zuzendariak bihotzeko arazoak ere bazituen, eta 2010ean minbiziaren aurkako tratamendua jaso ondoren, 2015ean berriro egin zuen okerrera, eta azken asteotan larri zegoen.

Philadelphia (1993) HIESari buruzko drama, Tom Hanks, Denzel Washington eta Antonio Banderas protagonista dituena, ere bere lan esanguratsuenetako bat da, Mantxuriako hautagaia-rekin (2004) eta Rachel getting married (2008) filmekin batera.

Zinegile ibilbidea 1970ean hasi zuen Demmek, Angels hard as they come pelikularen gidoia idatzi zuenean, eta lehenengo zuzendari lana The hot box-en egin zuen.

Baina Hollywoodeko handien artean jarri zituen lanak 80ko hamarkadan egin zituen: Melvin and Howard, Swing shift, Something wild eta Married to the mob.

Dena dela, goia 90eko hamarkadan jo zuen, Bildotsen isiltasuna (pelikula, gizonezko aktore, emakumezko aktore, zuzendari eta gidoi onenaren Oscar sariak) eta Philadelphia (Oscar saria Tom Hanksentzat eta Bruce Springsteenentzat) elkarren atzetik egin zituenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Singular
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EITBren parte-hartzea duen Alberto Gastesiren "Singular" thrillerra zinema-aretoetan ikusgai dago

Filma Sitgesen estreinatu zen, eta Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey ditu protagonista. Dianaren eta Martinen istorioa kontatzen du. Semea hil eta hamabi urtera, bikoteak lakuko bere etxe zaharrean berriz elkartzea erabakitzen du. Hildako semearen antza duen gazte enigmatiko bat etxean agertzen denean, antzinako sekretuak eta susmo berriak argitara ateratzen dira.

Gehiago ikusi