Albiste da
Filmatzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Koldo Serrak Emma Suarez eta Nathalie Poza zuzenduko ditu '70 binladens' pelikulan

“Gernika” filmaren zuzendariak atrakuen “thriller” bat filmatuko du Bilbon martxoan, ETBren parte-hartzearekin.
koldo-serra
koldo-serra

Koldo Serra “Gernika” filmaren zuzendariak Emma Suarez, Nathalie Poza  (emakumezko aktore onenaren Goya saria irabazi berri du) eta Hugo Silva aktoreak izango ditu bere aginduetara “70 binladens” atrakuen “thrillerrean”.  Bilbon filmatuko dute martxoan, ekoiztetxeek iragarri dutenez.

Emma Suarez Raquel izango da, berandu baino lehen, 24 orduko epean, 35.000 euro (500 euroko 70 billete edo “binladen”) lortu behar dituen emakume bat, egoera pertsonal zailean dagoena. Banku mailegu bat da bere azken itxaropena.

Tratua ixtear dela, bi atrakatzaile (Nathalie Poza eta Hugo Silva) agertuko dira eta panorama are gehiago zailduko zaio Raqueli, baina jakitun da diruarekin bertatik atera beste irtenbiderik ez duela, sinopsiak azaltzen duenez.

Sayaka Producciones Nahikari Ipiña, Borja Cobeaga, Borja Crespo, Nacho Vigalondo eta Koldo Serraren beraren ekoiztetxeak (“Colossal”, “Gernika”, “Negociador”) pelikulan parte hartu du.

Gainera, Pokeepsie Films Alex de la Iglesiaren ekoiztetxeak ere hartu dute parte lan horretan, baita La Pandak eta ETBk ere.

Gidoia Javier Echanizek, Asier Guerricaechebarriak eta Juan Gil Bengoak idatzi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Singular
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EITBren parte-hartzea duen Alberto Gastesiren "Singular" thrillerra zinema-aretoetan ikusgai dago

Filma Sitgesen estreinatu zen, eta Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey ditu protagonista. Dianaren eta Martinen istorioa kontatzen du. Semea hil eta hamabi urtera, bikoteak lakuko bere etxe zaharrean berriz elkartzea erabakitzen du. Hildako semearen antza duen gazte enigmatiko bat etxean agertzen denean, antzinako sekretuak eta susmo berriak argitara ateratzen dira.

Gehiago ikusi