Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikusmira Berriak programak aukeratutako bost ekoizleak Donostian lanean ari dira

Programaren laugarren edizioan parte hartzen duten gazteak 155 proposamenen artean aukeratu zituzten, eta astelehenean hasi zuten sei asteko egonaldia Tabakaleran.
18:00 - 20:00
Sei asteko egonaldia Tabakaleran, bost zinegile gazterentzako

Ikusmira Berriak Zinemaldiak bultzatzen duen bizileku eta proiektu berritzaileen garapen programak bere ibilbidea hasi du, bost ekoizleak dagoeneko Tabakaleran bilduta direla.

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak, Ane Rodriguez Tabakalerako kultura-zuzendariak eta Carlos Muguiro Elias Querejeta Zinema Eskolako zuzendariak programa honen berritasunak aurkeztu dituzte ostiral honetan, prentsaurreko batean, aukeratutako zuzendariekin, eta proiektuetan lagunduko dieten aditu batzordeko kide Sergio Oksmanekin, Savina Neirottirekin eta Fodhla Cronin O' Reillyrekin batera.

Ikusmira Berriak programako laugarren edizioan parte hartzen duten bost gazteak 155 proposamenen artean aukeratu zituzten, eta astelehenean hasi zuten sei asteko egonaldia Tabakaleran, Sortzaileen Gunean.

Manuel Abramnovich, Nele Wohlatz, Elena Lopez Riera, Arantza Santesteban eta Grigory Kolomytsev pozik agertu dira, programa honetan parte hartzeagatik, izan ere, proiektu batean kontzentratzeko aukera paregabea ematen die.

2015ean martxan jarri zutenetik, programa honen baitan egin dituzten hiru film labur amaitu eta Zabaltegi sekzioan eman dituzte 2016an eta 2017an: "El extraño", Pablo Alvarezena; "Calipatria", Leo Calicena eta Gerhard Tremlena, eta "Gewndolyn Green", Tamyka Smithena. Aurten egoitza horietako emaitza den lehen film luzea estreinatuko dute, "Trote", Xacio Bañok zuzendutakoa. Lehenengo edizioan hartu zuen parte, eta Zabaltegi-Tabakaleran ere emango dute.

Jose Luis Rebordinosen hitzetan, Ikusmira Berriak "proiektu ezin hobea" da Zinemaldirako, Sekzio Ofizialean ere talentu berrien alde egiten duelako.

Bestalde, Ane Rodriguezek esan du programaren bosgarren edizioko deialdia abuztuaren 31ean amaituko dela. Aukeratutako pertsonen zerrenda urrian emango dute ezagutzera.

 

Zure interesekoa izan daiteke

La actriz Susana Abaitua durante la lectura de los nominados y nominadas a la 40 edición de los Premios Goya, en la Academia de Cine, a 13 de enero de 2026, en Madrid (España). A la 40 edición de los Premios Goya optan un total de 218 películas españolas estrenadas en nuestro país entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025. De estas 218 producciones, 122 son de ficción, 87 documentales y 9 de animación.



Raúl Terrel / Europa Press

FAMOSOS;LECTURA;PREMIOS;GOYA;CINE

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Susana Abaitua: "Zoro moduan oihuka aritu naiz etxean, poz aparretan"

Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasma en la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatu izan ez balute ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X