Urtarrilak 13-18
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dock of the Bay, ikusten den musika, Donostiako pantaila handietan

Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiak 26 proiekzio eta hainbat jarduera alternatibo eskainiko ditu urtarrilaren 13tik 18ra.
"At the matinee"
"At the matinee" CBGB lokal mitikoaren historia kontatzen duen film italiarra egngo da lehian

Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiaren hamahirugarren edizioa 2020ko urtarrilaren 13tik 18ra egingo dute, antolatzaileek gaur goizean azaldu dutenez.

Eva Riverak azaldu duenez, “oso pozik gaude datorren edizio honetan Donostian ikusiko dugun materialarekin. Edizio biribila da; 26 proiekzio, eta horietatik 7 estreinaldiak”.

Bederatzi lan lehiatuko dira, besteak beste “At He Matinee” (urtarrilaren 13an proiektatuko dute) CBGB New Yorkeko 80ko hamarkadako klub famatuari buruzko pelikula, “Rolling Stone: Life and Death of Brian Jones” (urtarrilak 16) Brian Jones taldearen sortzaileari buruzko dokumentala eta “Los demenciales chicos acelerados: Euskadi y tal” Kikol Grauren lana euskal rockar buruz: Kortatu, Negu Gorriak, Zarama, Delirium Tremens, Hertzainak, Barricada, Berri Txarrak eta Lendakaris Muertos….

Halaber, Sail Ofizialetik kanpo, hainbat lan interesgarri ikusi ahalko dira, PJ Harvey, M.I.A., Leonard Cohen eta Daniel Johnston musikariei eta Suede taldeari buruzkoak, esaterako.

Gainera, Dock of the Bayk hiru film labur proiektatuko ditu, “Musical Voyage”, “Vigilia – Fi de gira de 45 cerebros y un corazón” Maria ARnal eta Macel BAges kataluniar musikariei buruzkoa eta “Kyoko”, eta zuzeneko musika proposatuko du.  

Dock Live!-k hiru saio berezi izango ditu aurten, urtarrilaren 15, 16 eta 17an, Tabakaleran. Asteazkenean, 21:00etan, Joseba B. Lenoiren txanda izango da: “Bai, bagera” dokumentalaren musika zuzenean joko du, Larraitz Zuazo zuzendariaren muntaia alternatibo batekin.

Urtarrilaren 16an, 21:00etan, Elena Setienen kontzertu-akelarre bat antolatu dute, 1922an Benjamin Christensenek zuzendutako Haxän kultuzko pelikularen “remix alkimiko” batek lagundua, Koldo Almandozen ikuspegitik. 

Hilaren 17an 19:00etan, Musikeneko Auditorioan, Synchresis artxiboko bideomusikako lanak proiektatuko dira “Musikene meets Synchresis” programaren barruan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X