Gasteizek kanona jasoko du legegintzaldi osoan, hiriburu izateagatik
Gasteizek bost milioi euro jasoko ditu urtero legegintzaldi guztian "erakundeen egoitzen kanon" gisa. Arabako hiriburuko alkatearen hitzetan "hiriburu izateagatik kanona" izango da.
Javier Maroto (PP) Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu da gaur, eta akordio honek Gasteiz "egoera berri batean" jartzen duela azaldu du. Aldi berean, Jaurlaritzak "Gasteizekiko duen inflexio-puntua" dela esan du.
Marotoren iritziz, legegintzaldia amaitzean "ez da Gasteizek kanon hau jasotzearen inguruan eztabaidarik izango" eta bost urtez jarraian jaso ostean, 2017ko Aurrekontuetan "zuzenean" sartuko dela uste du.
Akordio honek PPk Jaurlaritzaren Aurrekontuak babestea ahalbidetuko duen galdetuta, erabakia alderdiaren zuzendaritzari dagokiola ekarri du gogora Marotok, 2013ko kontuek Gasteizekin zerikusirik ez duten kontzeptu asko dituztela argudiatuta.
Hala ere, "ezberdinen artean akordioak bilatzearen" alde egin du, "euskal politikan ulertzera eta akordioetara iritsi behar dugulako".
Halaber, Gasteizen tranbiaren bidea handitzeaz hitz egin dute bileran, nahiz eta lanak egoera ekonomikoa hobetu arte egingo ez direla azaldu duen alkateak.
Gasteizen egingo diren beste inbertsio batzuk ere izan dituzte hizpide, besteak beste, Europa jauregiaren erreforma, Salburuako herritarren zentroa, autobus geltokia eta Gasteiz etorbideko erreforma.
Marotoren ustez, Jaurlaritzaren inbertsiorako konpromisoa berretsi du lehendakariak proiektu horiekin guztiekin. Azkenik, ordainketak atzeratuko diren arren, lanak egiteko egutegia atzeratuko ez dela esan du alkateak.
Zure interesekoa izan daiteke
Rufian: "Zer zentzu du gauza bera defendatzen duten ezkerreko 14 alderdik elkarren artean lehiatzeak?"
'Oraina borrokatu, etorkizuna irabazteko' goiburupean, ERCko buruzagiak antolatutako ekitaldian Estatu espainiarreko ezkerreko alderdi guztiek hartu dute parte, EH Bilduk, Podemosek eta BNGk izan ezik.
Sanchezek dio "irmo" jokatu dutela Polizia Nazionalaren bigarrenaren aurkako salaketaren berri izan ostean, eta ez du uste Marlaskak dimisioa eman behar duenik
New Delhin egindako prentsaurreko batean, Espainiako Gobernuko presidenteak esan du hasiera-hasieratik "biktimari" babesa eman diotela eta Jose Angel Gonzalez bere postutik kendu dutela. "Eta, hortik aurrera, ikerketa amaieraraino eramango da, ondorio guztiekin", gaineratu du.
Aburtok amaitutzat eman du Aitor Estebanekin izandako desadostasuna, eta atxilotuen jatorria argitaratu gabe jarraituko du
Bilboko alkateak Segurtasunaren aldeko Itunarekin lotu du bere erabakia, PSErekin, EH Bildurekin eta Elkarrekin Bilbaorekin sinatua.
Marlaskak esan du salatzaileak eskatuz gero emango duela dimisioa
Barne ministroak ez du aintzat hartu PPren dimisio eskaera, eta defendatu egin du Polizia Nazionalaren bigarrenaren aurkako kereilaren aurrean izan duen jarrera.
Denis Itxasok bideratutzat jo ditu Pradales lehendakariarekin izandako desadostasunak
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak adierazi du desadostasunak bideratuta daudela, baina lehendakariak eta biek hitz egin beharra dutela oraindik, eta aste honetan bilduko direla. Bide batez, Aitor Esteban EAJko EBBren bururari gogorarazi dio arazoa konpontzear dagoela eta presio egiteak ez duela mesederik egiten. Donostian azken urteotan etxebizitza babestuarekin izan den arazoaz ere mintzatu da Euskadi Irratian.
Polizia Nazionalaren operazio-buruak dimisioa eman du, agente batek bortxatu zuela salatu ondoren
Haren mendeko polizia batek Barne Ministerioaren etxebizitza ofizial batean bortxatu izana leporatzen dio; sexu-erasoaz gain, hertsapenak, lesio psikikoak eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egozten diote.
Espazio publikoetan burka eta niqab-a debekatzeko Voxen proposamena atzera bota du Kongresuak
PPk eta UPNk soilik babestu dute eskuin muturreko alderdiaren proposamena. Juntsek kontra bozkatu du, baina bere lege-proposamena erregistratu du, debekuaren eskariari eusteko. EAJk, berriz, gaia lantzea beharrezkoa ikusten du, eta horretarako azpibatzorde bat sortzea proposatu du.
UCO unitateko agenteek ez dituzte galderak erantzun Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean, Auzitegi Gorenak hala aginduta
Santos Cerdan, Jose Luis Abalos eta Koldo Garcia auzipetzea eragin duen auziari sekretua kendu diotela azaldu du UCO unitateko agenteetako batek, Adolfo Araiz EH Bilduren bozeramaileak egindako galderaren harira.
Kongresura iritsi da burka eta niqab-a debekatzeko asmoa: PP eta Vox alde daude, baina Juntsek kontra bozkatuko du
Kataluniako alderdiak iragarri du lege proiektu propioa aurkeztuko duela espazio publikoetan belo integrala erabiltzea debekatzeko.
Eneko Andueza: "Ez ditut Estebanen adierazpenak ulertzen, Pradalesek eta Itxasok dena konpondu ostean"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, Denis Itxaso sailburuak Imanol Pradales lehendakaria kritikatzean "marra gorria gurutzatu" zuela esanez Aitor Estebanek egindako adierazpenek, ez dute ezer onik ekartzen.