ETAren agiria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu: 'ETAk hasitakoa amaitu behar du, ez du beste aukerarik'

"Euskaldunek soilik amaiera onartuko" diotela esan dio lehendakariak ETAri.
Iñigo Urkullu lehendakaria. EFE

Iñigo Urkullu lehendakariak ETAk bidalitako azken agiria izan du hizpide Aberri eguna dela eta EAJk egindako ekitaldian, eta hasitakoa amaitzeko eskatu dio ETAri, "beste aukerarik ez duelako".

Horren ustez, euskal gizarteak ez du disoluzioa ez den beste erabakirik onartuko.

"Bakea nahi dugu, bakea merezi dugu, zauriak ixteko garaia da. Bakearen eta elkarbizitzaren legegintzaldia izan dadila", gaineratu du.

"ETAk pauso gehiago eman ditzake eta eman behar ditu. Herritarrei zor digu, ez Espainiako Gobernuari. Espetxe politika justuagoa ere espero dugu, errukitsuagoa eta burutsuagoa. Bakean lagunduko duen politika", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X