Horrela jarraitu dugu Nazioarteko Egiaztatzaileen agerraldia
14:30. BBCk bideoa argitaratu du: ETAko bi kide eta Egiaztatzaileen Batzordeko bi ordezkari agertzen dira, armak eta lehergailuak egiteko materialaz betetako mahai baten atzean.
14:26. ETAk hasitako prozesua "sinesgarria" eta "garrantzitsua" dela azpimarratu du Manikkalingamek.
1423. ETAk armak erabili ezinik uzteko prozesua hasi duela jakinarazi du. Horren erakusgarri den bideo bat grabatuta dagoela esan du eta erabili ezinik utzitako arma eta lehergailuen inbentario ofiziala erakutsi du.
14:20. "ETAk agindutakoa bete duela egiaztatu dugu; hilketak, atentatuak eta estortsioa amaitu dira", azpimarratu du.
14:17. "Duela urtebete egon ginen hemen; plazer bat da berriro bueltan egotea", adierazi du.
14:15. Hasi da Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordearen agerraldia. Ram Manikkalingamek hartu du hitza.
14:00. Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko kideak Iñigo Urkullu lehendakariarein, Sorturekin eta Alderdi Sozialistarekin bildu dira, agerraldia egin aurretik.
13:57. Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egingo du 15:30ean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan.
13:44. Jorge Fernadez Diaz Barne ministroak ohiko ministroen bileraren ostean hitzegingo du; 14:00ak inguruan izango dela espero da. PSEk ere iragarri du agerraldia egingo duela; 17:30ean izango da.
13:30. Egiaztatzaileen eta lehendakariaren arteko bilera amaitu da. Egiaztatzaileak 12:20 aldera iritsi dira Carlton Hotelera. Minutu gutxi batzuk barru hasiko da agerraldia.

13:24. Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak zabalduko omen duten bideoa BBCk emititu dezakeenaren zurrumurruak indarra hartu du. BCCk onartu du "enbargatutako materiala" daukala. Nolanahi ere, oraingoz ez dute ezer argitaratu.
13:14. ETAk bere armak "erabili ezinik" uzteko prozesua hasi duela eta armagabetzeari datak jartzeko prest dagoela iragarriko omen du Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak, EiTBk jakin ahal izan duenez. Bideo bat zabalduko dute.
13:11. Lehendakariak esan du ETAren desarmatze-prozesua gaurtik egiaztagarria izatea espero duela. Iñigo Urkulluk Legebiltzarrean egin ditu adierazpenok, goizean egin den Jaurlaritzaren kontrolerako saioan.
13:09. Iñigo Urkullu lehendakaria Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko kideekin bilduta dago une honetan. Azken egunotan telefono bidezko harremana izan du Ram Manikkalingam aipatu batzordeko arduradunarekin.
13:06. Euskal alderdi politikoek agerraldiak deitu dituzte arratsalderako. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak 16:30ean hitzegingo du; EH Bilduk, 17:00etan; eta PPk, 16:00etan. PSEk ere agerraldia egingo duela espero da.

(Pantaila handi bat jarri dute Carlton Hoteleko prentsa-aretoan. Argazkia: eitb.com)
13:04. Nazioarteko egiaztatzaileen agerraldiak ikusmin handia piztu du eta Carlton Hoteleko prentsa-aretoa txiki geratu da. Egiaztatzaileak
13:00. Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko kideek 14:00etan egingo dute agerraldia Bilbooko Carlton Hotelean, "iragarpen garrantzitsu bat egiteko". Arratsaldean, alderdi politiko guztiekin (PPrekin eta UPyDrekin izan ezik), sindikatuekin, patronalarekin eta gizarte-eragileekin bilduko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
EH Bilduk kritikatu egin du Solariako bi zuzendari ohik Administrazio Publikoan karguak izatea EAJren eskutik
Koalizio subiranistak gogoratu du gaur egun parke fotovoltaikoak sortzeko 19 proiektu daudela Araban, eta zalantzan jarri ditu bi goi-kargudun horiek izan ditzaketen interesak: "Eskandalua da".
Pradales: "Mundu ezegonkor honetan, babesleku gisa balio duen eredu ona da Euskadi"
Davoseko Munduko Ekonomia Foroan egindako bisitaren amaieran, euskal eredua defendatu du lehendakariak.
Mikel Torresek dio erabakitzeko eskubidea dela Estatutu berria adosteko "oztopo nagusia"
Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariorde sozialistak ziurtatu duenez, erabakitzeko eskubidea "marra gorri" bat da, eta adierazi du sozialistek ez dutela "gurutzatuko". Esan du negoziazioa geldiarazi lezakeela auzi horrek.
Albiste izango dira: Davoseko Foro Ekonomikoa, abisu horia haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik, eta Oscar sarietarako izendapenak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales: "Europak ez badu inoren mendeko izan nahi, bere erabakiak hartu behar ditu"
Imanol Pradales lehendakariak adierazi duenez, Europak "ez badu beste lider batzuen interesen mendeko izan nahi, erabaki propioak hartu behar ditu eta ekintzaile globala izan behar du".
Gasteizko aurrekontuen onarpenean hauteskunde interesen arabera jokatzea egotzi diote elkarri EAJk eta EH Bilduk
Gasteizko aurrekontuen onarpena ika-mika iturri izaten ari da EAJren eta EH Bilduren artean. Batak besteari leporatzen diote hauteskunde interesak bultzatuta jokatu izana. Jone Berriozabal Arabako jeltzaleen buruaren arabera, EH Bilduk "argazki bat nahi zuen". Pello Otxandiano EH Bilduko ordezkariaren hitzetan, berriz, EAJk "hautu politikoa" egina du, koalizioarekin akordiorik ez ixteko.
Pradales lehendakariaren jardunaldi bizia Davosko Foroan
Gaur, Imanol Pradales lehendakariak, besteak beste, Bill Gates, Jens Stoltenberg, Paschal Donohoe eta Justin Trudeaurekin hitz egiteko aukera izan du. "Garrantzitsua zen Euskadi erakusleiho honetan egotea, harremanak egitea, epe luzera biltzeko orain ereitea", azpimarratu du lehendakariak.
"Pozik gaude erabakiarekin, eta orain errespetua eskatzen dugu"
Joxemari Mitxelenak, Euskadiko Pilota Federazioaren presidenteak, "federazio independente gisa" errespetatzea nahi dutela azpimarratu du, Espainiakoa, Frantziakoa, Argentinakoa edo Mexikokoa bezala. "Bakoitzak bere etxeko lanak ondo egin ditzala. Gu saiatuko gara gureak ondo egiten", gaineratu du Mitxelenak.
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren arabera, Kirola Arbitratzeko Auzitegiaren erabakiak "11 hilabeteko kalumniak itxi ditu"
FIPVk ohar batean adierazi duenez, "Euskal Pilotaren mundu mailako garapen eta batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu, erakundeekiko errespetutik eta gure erakundea arautzen duen araudi-esparrutik abiatuta".
Pradales lehendakariak Davoseko Forora egindako bisitaren gakoak
Imanol Pradales lehendakariak Euskadi herrialde egonkor eta erakargarri gisa aurkeztu du munduko ekonomia eta finantza-foro handienean. Lehendakaria Davosera joan da, lehen aldiz Munduko Ekonomia Foroan parte hartzeko. Bertan, munduko lehen mailako ordezkari ekonomiko eta politikoak izango dira.