Eusko Legebiltzarrak apirilaren 7an onartuko du Udal Legea
EAJk eta EH Bilduk adostutako Udal Legea apirilaren 7an onartuko du Eusko Legebiltzarrak.
Astelehen honetan bukatu ditu zereginak gai hau aztertzen ibili den Legebiltzarreko lantaldeak. Jaurlaritzak 2014ko azaroan onartu zuen lege-proiektua, eta joan den astean adostu zuten EAJk eta EH Bilduk azkenean aurrera aterako den legea.
Behin betiko testua martxoaren 22an bozkatuko dute Legebiltzarreko Erakunde eta Segurtasun Batzordean, eta izapide hau gaindituta, azken geltoki bat izango du agiriak: Legebiltzarraren osoko bilkura.
Aste Santua tarteko, data horren osteko lehen plenoa apirilaren 7an egingo dute Legebiltzarrean, eta egun horretan izango da eztabaida.
EAJk eta EH Bilduk gehiengoa dute ganberan, beraz, euren botoekin onartuko dute Legea.
Luze jo du itunak. Otsailean Legearen zati handiena adostuta zutela jakinarazi zuten bi alderdiek, baina martxoaren hasieran lortu zuten erabateko akordioa, finantzazioaren auzia gaindituta.
Estatu osoan tankerako legerik ez zuen erkidego bakarra zen EAE. Aurreko gobernuak saiatu diren arren, orain arte ez da gai honen inguruan adostasunik izan.
izan.
izan.
Albiste gehiago politika
"Ziurgabetasuna areagotzen" ari den garaiotan "arriskatzen jarraitzeko" eskatu die Pradalesek sailburuei
Legealdiaren lehen urteurrena dela eta, Ajuria Enean bildu da gaur Gobernu Kontseilua, eta ondorengo prentsaurrekoan hitz egin du lehendakariak, urtebeteko balantzea egiteko.
Datorren asteleheneko adierazpenaren zuzeneko emanaldia eskatu dio Cerdanek Gorenari
Benet Salellas abokatuak argudiatu du, kasuaren garrantzia eta Cerdanek jasaten duen epaiketa paraleloa kontuan hartuta, beharrezkoa dela agerraldiaren izaera erreserbatua altxatzea eta jendaurreko emisioa ahalbidetzea.
PSOEko goi-kargudun ohiek, tartean Nicolas Redondok eta Javier Rojok, karguari uko egin eta kongresua deitzeko eskatu diote Sanchezi
Sinatzaileen artean daude baita ere Rafael Vera eta Jose Barrionuevo. Eskutitzean ustelkeria kasuak aipatzen dituzte, baita "Konstituzioaren aldaketa" dakarten "gobernu-praktikak" izatea ere.
Pradales eta Sanchez izango dira uztailaren 15ean Transferentzien Aldebiko Batzordearen bileraren buru
Imanol Pradales lehendakariak iragarri duenez, uztailaren 15ean Transferentzien Aldebiko Batzordearen bilera zuzenduko du Madrilen, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin batera.
Pedro Sanchezek bi agerraldi egingo ditu Kongresuan uztailaren 9an; bat, ustelkeriari buruzkoa
Hasieran, hainbat gari buruzko agerraldia egitea proposatu zuen, baina Gobernua sostengatzen duten aldierdiek 'Koldo-Cerdan auzia'ren inguruko saio monografikoa egin zezan eskatzen zioten. Azkenean, onartu egin du.
Markel Olano: “Ez da nahikoa euskara maitatzea; denok egin behar dugu ekarpena"
Markel Olano Euzkadi Buru Batzarraren kideak Alderdi Sozialistari esan dio ez dagoela talkarik lan-eskubideen eta hizkuntza eskubideen artean: bi-biak defendatu egin behar direla. Era beran, adierazi du EH Bilduren proposamena aztertuko dutela. Nolanahi ere, pazientizarik eza leporatu die koalizio abertzaleko kideei. Alderdikideei ere mezua helarazi die Olanok: “Ez da nahikoa euskara maitatzea. Denok egin behar dugu ekarpena".
Bolaños ikertzea proposatu dio Gorenari Peinado epaileak, dirua bidegabe erabiltzeagatik eta lekukotza faltsuagatik
Azalpen arrazoitua igorri du magistratuak Auzitegi Gorenera, Presidentzia eta Justizia ministroa ikertzea eskatuz.
Gastu militarrera % 2,1 bideratuko duela berretsiko du Sanchezek NATOren goi-bileran, presioak presio
Aliantza Atlantikoa osatzen duten 32 herrialdeetako ordezkariak Hagan elkartuko dira gaur eta bihar. Orotora, 45 estatuburu eta gobernuburu espero dira. Bigarren aldiz AEBko presidente kargua hartu zuenetik, lehen aldiz joango da Trump goi-bilerara.
Covite: "ETArekin eta bere inguruarekin egindako akordio judizialek zigorgabetasuna bultzatzen dute"
Consuelo Ordoñez buru duen elkartearen esanetan, akusatuek onartu egin dute 'ongi etorri'ek "biktimak umiliatzen" zituztela.
Pradalesen ustez, "gizartearen aktibazioa funtsezkoa den arren, euskarak legedia eta segurtasun juridikoa behar ditu"
Lehendakariak euskararen etorkizunari begira "jauzi kualitatiboa" emateko beharra azpimarratu du eta, testuinguru horretan, normalizazio prozesuan paradigma berri bat ezartzeko beharra adierazi du, "konfrontazioa saihestuta".