EH Bildu-ren kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arnaldo Otegi, EH Bilduren koordinatzaile nagusi kargurako hautagaia

Sortuko idazkari nagusi izateari utziko dio, EH Bilduko koordinatzaile nagusi izan ahal izateko, bi karguak bateraezinak baitira.
Arnaldo Otegi EH Bilduren agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Arnaldo Otegi EH Bilduren agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EFE

EH Bilduk iragarri du Arnaldo Otegi izango dela koordinatzaile nagusi kargurako bere hautagaia ekainaren 17an Gasteizen egingo duen kongresu eratzailean. Koalizioa osatzen duten lau alderdien (Sortu, EA, Alternatiba eta Aralar) oniritzia dauka Otegiren hautagaitzak.

Sortuk bere militantziari bidalitako zirkularraren arabera, Otegik joan den maiatzean jakinarazi zion ezker abertzaleko alderdiaren Kontseilu Nazionalari idazkari nagusi kargua uzteko erabakia, EH Bilduren koordinatzaile nagusi izan ahal izateko; izan ere, bi karguak bateraezinak dira.

Sorturen Kontseilu Nazionalak Arnaldo Otegiren dimisioa onartu du, baina iraileko biltzar politikoa egin bitartean jardunean jarraitzeko eskatu dio.

Azkenean, Otegi aukeratzen badute EH Bilduko koordinatzaile nagusi, Sortuk buruzagi berria izendatu beharko du bere biltzarrean.

Ezker abertzaleak dio Otegik "balio politiko handia" duela eta, bere hautagaitza babestuta, Sortuk EH Bildurekiko duen konpromisoa berresten duela. Horrenbestez, Sortuko kideei EH Bilduren Kongresuan parte hartzeko deia luzatu die.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Migratzaileen erregularizazioari buruzko gida bat argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak, "denbora errekorrean"

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak iragarri duenez, egoera irregularrean dauden migratzaileak erregularizatzeko Espainiako Gobernuak onartuko duen "behin betiko" testua izan bezain laster, Eusko Jaurlaritzak gida bat egin eta argitaratuko du, "denbora errekorrean". Horretan, izapideak egiteko baldintzak eta urratsak azalduko dira.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Gauetik goizera Iparraldea ez da abertzale bihurtu; dinamikak oso ezberdinak dira, eta, askotan, pertsonalak"

Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak, de Andres popularrari erantzun dio esanez "PPk herri honetan zer gertatzen den jakin gabe" jarraitzen duela. Jeltzaleen buruak uste du "irakurketa erabat okerra" egitea dela "goizetik gauera Iparraldea abertzale" bihurtu dela pentsatzea. "Ez da hori kontua. Dinamika oso ezberdinak dira Iparraldean, eta askotan pertsonalak dira", ohartarazi du. Eta adierazi duenez, ezin zioten Jean-Rene Etchegarayri  irabazten utzi, azken urteetako bere politikak "egokiak ez" zirela esan ostean eta Peio Etxalekurekin izandako "tentsioen" ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X