Alicia Ruiz de Infante Arabako Batzar Nagusietako PPren bozeramaile ordezkoa hil da
Alicia Ruiz de Infante Arabako Batzar Nagusietako PPren bozeramaile ordezkoa hil da goizaldean, gaixotasun luze baten ondorioz, PPk EFE albiste agentziari baieztatu dionez.
Gasteiztarra jaiotzez, 60 urterekin hil da. 2015eko Foru Hauteskundeetan, Arabako batzarkide aukeratu zuten.
Aurreko legegintzaldian, Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia zen garaian, Foru Aldundiko Herrilan eta Garraio Saileko foru diputatua izan zen.
Ruiz de Infanteren heriotzaren berri izan ondoren, Arabako PPk bertan behera utzi du Diputazioarekin 2018rako Arabako Aurrekontuak babesteko lortutako akordioaren xehetasunak azaltzeko deituta zegoen prentsaurrekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Estebanek legegintzaldiaren amaierari buruz duen ideia "errespetatzen" duen arren ez duela bat egiten erantzun du Moncloak
Espainiako Gobernuko iturriek berretsi dute Sanchezek legegintzaldia 2027ko udara arte agortzeko asmoa duela. Gainera, azken orduetan kaleratutako txostenek "Zapatero presidente ohiak egindako delituaren froga edo zantzurik ez dagoela" egiaztatzen dutela defendatu dute.
Delinkuentzia Ekonomiko eta Fiskaleko Unitateak Zapatero eta horren alabak jo ditu Plus Ultra sareko onuradun nagusi
Auziaren inguruko bigarren txostena zabaldu du UDEFek. Horrekin lotuta, ekainaren 2an deklaratuko du epailearen aurrean Espainiako Gobernuko presidente ohiak, ikertu gisa.
Euskadi egunero eraiki eta defendatzeko konpromisoa hartu du EAJk
Hurrengo udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean, lehendakariak euskal herritar guztien “eskubide historikoak” gogorarazi eta balioetsi ditu, eta enegarren aldiz eskatu du Gernikako Estatutua osorik betetzeko.
Estebanek legegintzaldia aurten amaitzeko eskatu dio Sanchezi, jarraitzea "arduragabekeria" litzatekeela iritzita
EBBko presidenteak gogorarazi du dagoeneko bederatzi “eskandalu judizial” irekita daudela Espainiako Gobernuaren inguruan. Horren iritziz, “erabat kaltegarriak dira politikaren eta gobernuaren egonkortasunaren irudiarentzat".
Zupiriak gaitzetsi egin ditu Flotillako ekintzaileak Loiura heldutakoan izandako istiluak eta "probokazioak"
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua kezkatuta agertu da atzoko gertakariekin Ertzaintzaren irudia zikindu daitekeelako, are gehiago Palestinako gatazkarekin eta Israelen genozidioaren salaketekin lotzen direlako.
Zupiriak bere gain hartu du Loiun gertatutakoaren ardura, eta sentitzen duela esan du
Segurtasun sailburuak adierazi du ez zuela gertatu behar, dena hitz eginda zegoelako. “Zailtasunak” onartu ditu horrelakoak “modu baketsuan” konpontzeko, eta Ertzaintzaren eta han bildutakoen jokabidea zuzena izan zen aztertuko dutela gaineratu du.
Indarraren erabileran "iparorratz morala beti eskuan" izatea eskatu zien ostiralean Pradalesek Ertzaintzako kide berriei
Indarraren erabileraz hitz egin zuen, hain zuzen ere, Pradales lehendakarik Arkauten, Ertzaintzaren promozio berriko diplomen banaketan. "Erantzukizuna eta exijentzia etikoa" eskatu zizkien indarraren erabileran; euskal gizartearekin duten konpromisoa dela eta.
Indarraren erabileran "iparrorratz morala beti eskuan" izatea eskatu zien ostiralean Pradalesek Ertzaintzako kide berriei
Indarraren erabileraz hitz egin zuen, hain zuzen ere, atzo, Pradales lehendakarik, Arkauten, Ertzaintzaren promozio berriko diplomen banaketan. "Erantzukizuna eta exigentzia etikoa" eskatu zizkien indarraren erabileran; euskal gizartearekin duten konpromisoa dela eta.
Zupiriak agerraldia egingo du asteartean Legebiltzarrean Loiun gertatutako istiluei buruzko azalpenak emateko
Segurtasun sailburuak eta sail horretako gainerako arduradunek gertatutakoa deitoratu eta erantzun bat emateko konpromisoa hartu dute. "Gertatutakoa eta izan daitezkeen erantzukizunak lehenbailehen argitzen saiatuko gara", esan dute. Bestalde, bihar komunikabideen aurrean egingo du agerraldia Zupiriak.
Flotillako kideen aurka Ertzaintzak izandako jarrera salatu dute EH Bilduk, Sumarrek eta Euskadiko Podemosek
"Elkartasunaren eta giza eskubideen defentsaren ikur den flotillaren aurkako bortizkeriak ez du inolako justifikaziorik. Isralek bahitutako pertsonak Euskal Herrira ailegatzean kolpatu eta atxilotzea ez da onargarria" ohartarazi du EH Bilduk. Oso gogor mintzatu dira Sumar eta Podemos ere.