Joxean Etxeberria, 18/98 sumarioko azken presoa, aske gelditu da
Joxean Etxeberria presoa gaur atera da Soriako kartzelatik 12 urteko kartzela zigorra bete ostean. Baltasar Garzon epaileak "Dena ETA da" tesiaren baitan gidatu zuen 18/98 sumarioan zigortu zuten, ETAko kide eta ETAri lotutako enpresatan ardurak izatea leporatuta.
Goizeko presoen zenbaketa egin ondoren, 08:00etatik aurrera, aske gelditu da.
Senide eta lagunak Soriako kartzela atarira gerturatu dira, eta Kalera Kalera dinamikak jakinarazi duenez, Oiartzunen egingo diote harrera.
Kartzelatik atera berritan Joxean Etxeberriak Euskadi Irratiari esan dioenez, "urduri" eta "etxera iristeko gogoarekin dago".
Azken urtean Nekane Txapartegi ere aske gelditu da, delitua preskribatutzat eman ostean. Halaber, Karlos Trenor abokatu donostiarra pasa den abenduaren 28an atera zen Puerto Realgo kartzelatik, bederatzi urteren ostean. Joxean Etxeberria Euskal Herritarrokeko batzarkide ohiaren irteerarekin, kalean dira 18/98 makrosumarioan zigortutako 38 pertsonak.
Auzia 1998ko uztailaren 15ean hasi zen Baltasar Garzon epailearen aginduz Egin egunkaria eta Egin irratia itxi zituztenean. Zazpi urte geroago hasi zen urte eta erdi iraun zuen epaiketa. Guztira, 47 pertsona auzipetu zituzten; gerora, 9 pertsona absolbitu egin zituzten eta gainerakoei 12 urte arteko kartzela zigorrak ezarri zizkieten.
Aipatutako horiez gain, zigortutakoen artean zeuden, besteak beste, Jesus Mari Zalakain, Xabier Salutregi, Teresa Toda, Xabier Alegria edota Jose Luis Elkoro.
>
Albiste gehiago politika
Montororen abokatu-bulegoak dirua desbideratzeko "sozietate sare" bat sortu ote zuen ikertzen ari da epailea
Mossoek 2019an egindako txosten baten arabera, Equipo Economicok 3,9 milioi euro fakturatu zizkion Abengoa taldeari, ia 300 000 euro Ferroviali, eta 1,8 milioi euro Madrid Networki. Gainera, politikari eta pertsona ezagunei buruzko (Rato, Pujol, Rafa Nadal, Esperanza Aguirre..) Zerga Agentziaren datu babestuak lortu omen zituen Montorok.
Albaresek "geroratze-taktikak" ikusten ditu EBn euskararen ofizialtasunari buruzko erabakia berriro atzeratzean
"Hori eragotz dezakeen argudio teknikorik ez dagoela jakinda, atzean arrazoi politikoak ez ote diren galdetzen hasi naiz, baina lehenago edo geroago, inolako zalantzarik gabe, gaindituko ditugu", adierazi du Atzerri ministroak Radio Euskadin egindako elkarrizketan.
Tortura delituaren definizioa nazioarteko estandarretara egokitzeko eskatu dio NBEko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuari
Alde horretatik, Batzordeak mekanismo independente bat eratzea eskatu du, segurtasun-indarren tortura- eta tratu txar-salaketa guztiak ikertzeko, eta deitoratu du delitu horrek 15 urterekin preskribatzea.
Busturialdea-Urdaibai eskualdeak 303,4 milioi euroko inbertsioa jasoko du
Eskualdeko ekonomia-, gizarte- eta hiri-garapena sustatzen duten hainbat proiektu garatuko dira. Autzagane-Muxika errepidea hobetzea eta Bermeoren eta Muxikaren arteko bidegorri-sarea handitzea dira horietako batzuk.
Ibone Bengoetxea: "Europa ezin da eraiki bere aniztasuna ukatuz"
Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu du euskara hizkuntza bizia dela, euskal herritarrena eta Europako ondarearen zati bat, eta gogorarazi du Europa ezin dela eraiki bere aniztasuna ukatuz. Hala, berretsi du Europan euskararen ofizialtasuna lortzeko Jaurlaritzak esparru guztietan lan egiten jarraitzeko borondate irmoa duela, eta inplikatutako erakunde guztien ahalegin diplomatikoa eskertu du.
Europar Batasuneko herrialdeek katalanaren, euskararen eta galizieraren ofizialtasunari buruzko bozketa atzeratu dute
Hainbat herrialdek adierazi dutenez, "oraindik ez da une egokia" hizkuntzen ofizialtasuna onartzeko, eta alderdi politiko, ekonomiko eta juridikoei buruzko zehaztasun gehiago eskatu dute.
Burgos-Gasteiz abiadura handiko trenaren aurreneko zatiaren eraikuntza esleitu dute
Azpiegitura horrek abiadura handiko sarearekin eta Atlantikoko korridorearekin lotuko du Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Halaber, Arkauteko lotunea eraikitzeko proiektuaren idazketa esleitu da ere bai.
Ultraeskuinaren gorakadak eskatzen du “erreakzio nazional handi bat” eta agenda kontrajarria mahai gainean jartzea, Otxandianoren arabera
Pello Otxandiano EH Bilduko Legebiltzarreko bozeramailearen iritziz, ultraeskuina borroka kulturala irabazten ari da eta horren aurrean "erreakzionatu" egin behar da, eta "agenda erreakzionario" horri agenda "demokratizatzailea, ezkerrekoa" kontrajarri.
Cristobal Montoro inputatuta dagoen ustelkeria sarearen gakoak: komisioak gas-enpresei laguntzeko legeen truke
Orduko Ogasun ministroak sortutako abokatu bulegoak "influentzia sare" bat sortu zuen, ustez, dirua biltzeko, gutxienez bost konpainiaren interesen aldeko legeak egitearen truke.
Albiste izango dira: Euskararen ofizialtasuna Europan, indarkeria matxistaren erradiografia eta Donostiako Jazzaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.