Miaketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polizia Nazionala Generalitatearen eta Mediaproren egoitzetan sartu da, U-1a dela eta

Ekonomia Kontseilaritza, CTTIaren egoitza eta Mediaprok Bartzelonan duen egoitza izan dira miatzen. Gainera, pertsona bat atxilotu dute operazioan.
18:00 - 20:00
Polizia Nazionala Generalitatearen eta Mediaproren egoitzetan sartu da

Polizia Nazionala Ekonomia Kontseilaritza, Generalitatearen Telekomunikazio Zentroa (CTTI) eta Mediapro komunikazio taldearen egoitzetan sartu da miaketak egiteko, prozesu independentista dela eta Bartzelonako epaile batek hasitako ikerketaren baitan.

Ikerketako iturriek Eferi adierazi diotenez, miaketak Bartzelonako 13 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko epaileak agindu ditu, eta Ekonomia Kontseilaritzaren Bartzelonako Ramblan dagoen egoitza, CTTIk L'Hospitalet de Llobregaten duen egoitza eta Mediaprok Bartzelonako Diagonalean duen eraikinean sartu dira, hain zuzen.

Gainera, pertsona bat atxilotu dute operazioan.

Ekonomia Kontseilaritzatik Europa Pressi adierazi diotenez, agenteek Daniel Gimeno Presidenteordetzako talde teknikoaren buruaren ordenagailua aztertzen ari dira. Gimeno ere Generalitatearen egoitzan dago, hain zuzen, iazko irailak 20an Guardia Zibilak, Epaitegi berak aginduta, miatu zituen instalazioak dira.

Miaketa bukatu egin da jada Mediaproren egoitzan, datu baseen kudeaketari lotutako informazioa bilatu eta gero.

Bestalde, Tatxo Benet Mediaproko kide eta enpresaburuari Rac1en egindako adierazpenetan ziurtatu du miaketa Mediacloud zerbitzarian egin dutela eta ordubete iraun duela.

Zuzendaritzako kide horren esanetan, Polizia "Kataluniako Administrazio Irekiaren datuak" bilatzen ari zen, enpresa horri alokatutako zerbitzari batean baitzeuden, baina antza ez dute bilatzen ari zirena topatu, horregatik ez da miaketa luzatu eta ez dute ezer eraman.

Txatxo Benetek azpimarratu duenez, miaketak ez dauka zerikusirik Mediaproren lanarekin, eta alokatutako etxe bat miatzea bezala da, maizterrak delituren bat egin ahal izan duelako: "Etxebizitzaren jabea ez da erantzulea. Egin genezaken konparazioa da".

Bartzelonako 13 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko titularrak Kataluniako Gobernuko goi kargudun ohi asko auzipetu ditu U-1eko galdeketa dela eta. Besteak beste, diru publikoa bidegabe erabili ote zuten eta errolda egiteko datu baseetan nola sartu ziren ikertzen ari dira.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibone Bengoetxea: "Europa ezin da eraiki bere aniztasuna ukatuz"

Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu du euskara hizkuntza bizia dela, euskal herritarrena eta Europako ondarearen zati bat, eta gogorarazi du Europa ezin dela eraiki bere aniztasuna ukatuz. Hala, berretsi du Europan euskararen ofizialtasuna lortzeko Jaurlaritzak esparru guztietan lan egiten jarraitzeko borondate irmoa duela, eta inplikatutako erakunde guztien ahalegin diplomatikoa eskertu du.

Gehiago kargatu