Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitor Fernandez presoa aske geratu da, hiru urteko zigorra bete ostean

Etxeratek jakinarazi duenez, preso bilbotarra gaur goizean atera da Aranjuezko espetxetik.

Aitor Fernandez Terceño preso bilbotarra gaur goizean aske utzi dute, 'kale borroka' egotzita ezarri zioten hiru urteko zigorra osorik bete eta gero.

Etxeratek jakinarazi duenez, preso bilbotarra gaur goizean atera da Aranjuezko espetxetik.

Auzitegi Nazionalak hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zion lehergaiak gordetzea eta kalte terroristak eragitea leporatuta. Ertzaintzak 2015ean atxilotu zuen, zigorra bete zezan.

 
 

Zure interesekoa izan daiteke

Aizpurua (EH Bildu) reclama valentía para avanzar en la plurinacionalidad y rechaza cualquier “coqueteo” con PP y Vox
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aizpuruak (EH Bildu) ausardia eskatu du nazio aniztasunean aurrera egiteko, eta PPrekin zein Voxekin aritzea horrekin "bateraezina" dela esan du

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak esan du nazio aniztasuna aitortu eta demokrazia eraberritzeko bidean aurrera egiteak "ausardia eta konbikzioa" eskatzen dituela. Halaber, ohartarazi du bide hori bateraezina dela "PPrekin eta Voxekin batera aritzearekin, ez ekintzaz, ez omisioz, ez Madrilen, ez Euskal Herrian".

Gehiago ikusi