Torrak Urkullurekin hitz egin du Kataluniari buruzko hitzek 'ezinegona' eragin ostean
Quim Torra Generalitateko presidenteak telefonoz deitu dio gaur Iñigo Urkullu lehendakariari Junts Per Catalunyak egindako kritiken ostean babesa emateko, eta elkarrekin batzartzeko prest agertu dira biak.
Jaurlaritzak azaldu duenez, adierazpenak adierazpen, lehendakariak "ez du etsiko fede onetik egindako laguntzan, eta ez da norbere jarrerak indartu nahi dituen horien polemika interesatuetan sartuko".
Eusko Jaurlaritzaren urte politikoaren hasierako bileraren ostean, Urkulluk "tentsioa jaisteko ahal den guztia" eskatu zuen Kataluniari begira, eta kritikatu egin zuen "politika judizializatzea eta justizia politizatzea".
Gainera, lehendakariak iradoki zuen preso politiko kataluniarrak aske uzteak "lasaitu" egin zezakeela egoera, eta Kataluniako "kohesio soziala" indartu.
Horren aurrean, Junts per Catalunyak ohartarazi du Kataluniako eta Euskal Herriko egoerak "desberdinak" direla eta estrategia politiko ezberdinak dituztela. Horren aurrean, "Estatuak bere alde erabil ditzakeen adostu gabeko ekimenak saihesteko" deia egin du, eta "ezinegona eta sorpresa" agertu du lehendakariak Junqueras soilik bisitatu zuelako.
Urkulluren esanetan, "erosoagoa izango zatekeen bisita eskatu duena, 'proces' izenekoan hartutako erabakietan ardura garrantzitsua izan zuena, ez bisitatzea, baina ez da hori lehendakariaren jarrera; dena den, beti errespetatu dut diskrezioa, eta lehentasuna eman diet bisita eragin duten arrazoi humanitarioei".
Zure interesekoa izan daiteke
Lehendakariak Davosko Foroan parte hartuko du asteartetik aurrera
Lehen aldia da Euskadik eta lehendakari batek puntako foro ekonomiko horretan parte hartzen duena. Imanol Pradalesen asmoa da Euskadi "lurralde fidagarri, lehiakor eta nazioarteko adostasun handiekin lerrokatutako" gisa erakustea.
Politikariek elkartasuna adierazi diete Adamuzeko biktimei
Lehendakariak euskal herritar guztien elkartasuna helarazi die biktimei. Sanchez ezbeharraren lekura joan da, eta Feijook jarraipen batzorde bat deitu du.
EH Bilduk "zorrotz" jarraituko du eraitsitako jauregiaren inguruko ikerketa, eta ustelkeria zantzurik egonez gero, ardurak eskatuko ditu
Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak gogorarazi duenez, koalizioak salatu zuen Fiskaltzaren aurrean Irurak Bat jauregia eraitsi izana. Ikerketa martxan dagoenez, "zuhur" agertu da, baina hori bukatutakoan "zorrotz" arituko direla hitzeman du.
Ansolak berretsi du "irregulartasunik ez" zela izan eraitsitako jauregiaren kasuan, eta zinegotzi jeltzaleen errugabetasun-presuntzioa defendatu du
EAJren BBBko presidentea "harrituta" agertu da Ertzaintzak Getxoko udal bulegoak miatu dituela eta. Ansolak azpimarratu duenez, zinegotziak ez daude ikerketapean, baina EAJk "erabakiak hartuko lituzke" irregulartasunen bat edo etikoki portaera txarren bat ikusiko balu.
Lander Martinez: "Yolanda Diaz da gure aktiborik onena, eta bera izan da beti gure apustua"
Sumarreko euskal diputatuak adierazi du "mimoz" ari direla lanean alderdien artean "espazio bateratuak" eta "konfiantzazko espazioak" sortzeko, "maila instituzional bakoitzean boto-paper bakarra" egon dadin.
Elizalde: "Erakundeek eta herritarrek ez digute esker onik adierazi San Frantzisko eliza Martxoak 3 Memorialaren esku uzteagatik"
Gasteizko gotzaina kexu agertu da administrazio alorrean dagoen "moteltasun izugarria" tarteko, eta biktimen elkarteekin "tentsioa" dagoela aitortu, eta horrek "patronatu lasaia" edukitzea zailtzen duela erantsi du. Hala ere, "hainbeste urteren ostean" proiektu bat egotea positibotzat jo du, eta garrantzia kendu dio Memorialak 1976ko sarraskiaren urteurrenerako ateak ez irekitzeari.
Eskualdatzeke dauden transferentziak: zeintzuk dira eta zertan dira negoziazioak?
Ostiral honetan gauzatu diren bost eskualdaketez harago, Autonomia Estatutuak aitortutako beste 15 transferentzia falta ditu EAEk. Eskumenen nahas-mahasean ez galtzeko, honatx egin gabekoen zerrenda gaurkotua.
EH Bilduk “subiranotasunean jauzi bat" emateko beharra azpimarratu du
Gernikako Estatutua zaharkituta geratu dela dio Euskal Herria Bilduk, edukirik barik. Horregatik, subiranotasunean jauzi bat eman behar dela esan du Pello Otxandianok.
Estatutua betetzeko eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari: "Kitatu beharreko zorra da"
Maitane Ipiñazar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko idazkariak "negoziatzeko modua aldatzeko" deia egin dio Espainiako Gobernuari, "ez delako egokia", eta negoziazio "ordenatuagoa" egitearen alde egin du.
Ubarretxena: "Urte luzetan itxita egon den Gizarte Segurantzaren atean zirrikitu bat zabaldu dugu etorkizunari begira"
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburua "lasaiago" agertu da iaz adostutako bost eskumenak transferituta, eta gainerakoak negoziatzen jarraituko dutela azpimarratu du. Ez du uste Sanchezen gobernuarekin itxiko dituzten azken eskumenak izango direnik; nolanahi ere, "kezka" azaldu du balizko gobernu aldaketa batek negoziazioa zailduko lukeelako, batez ere tartean eskuin-muturra egonda.