Cospedalek bere eserlekua utziko du, 'PP edozein erasotik libratzeko'
Diputatuen Kongresuko eserlekua utziko duela iragarri du gaur Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusi ohiak, “PP edozein erasotik libratzeko, nahiz eta bidegabea izan”.
Cospedalek agiri bat argitaratu du Twitter sare sozialean. “Bidegabekerien aurrean gehiago elkartzeko” eskatu die Cospedalek PPko alderdikideei komunikatuan. Jose Manuel Villarejo komisario ohiarekin elkarrizketatzeko, "ez baitzen erreza", Ignacio Lopez del Hierro senarrari laguntza eskatu zionean hanka sartu zuela onartu du Alderdi Popularreko politikariak.
Cospedalen ahotan, PPk azken Kongresua iragan uztailean egin zuenetik, politika utzi behar zuela erabakita zuen. “Egun batzuk barru” iragarri behar zuela ziurtatu du, “bere erantzukizunen trantsizio ordenatua” bukatu ondoren.
“Nahiz eta bidegabea izan, PP edozein erasotik libratzeko” eserlekua uzten duela argudiatu du Cospedalek, batez ere Andaluziako hauteskundeak bertan direnean. Alderdia herriak bizi duen egoera “salatzeko aske” sentitu behar dela nabarmendu du; izan ere, Gobernuko presidentea “Espainiaren etsaiei esker” heldu da Moncloara.
“Honelako giroan egin beharko nuela ez dut sekula pentsatu (…) Lotsaturik sentitzeko ez dut deus ere egin, baina gogoeta gehiago egin ondoren erabakia aurreratu dut”, erantsi duenez. Nahiz eta bizitzan “hanka-sartze ugari” egin dituela onartu, duela bederatzi urte Villarejorekin elkarrizketatzea “horietako bat ez” dela argi utzi nahi izan du Cospedalek.
Zentzu horretan, gertatzen ari zena jakitea bere “betebeharra” zela errepikatu du PPko idazkari nagusi ohiak, horretarako eskura zituen baliabide guztiak erabiliz, “legearen mugen barruan”. Cospedalen hitzetan, bere alderdiaren arazoak ezagutu behar zituen, bereziki PPko pertsonekin lotuta ustelkeria auziak argitara ematen hasi zirenean.
“Polizia-komisario batekin hitz egin izana bekatua baldin bada, orduan okertu nintzen”, onartu du. “PSOEko Barne ministroak” Villarejori “domina” eman ziola gogorarazi du Cospedalek.
PPren eta militante guztien ohorea beti defendatu izan duela ziurtatu du, eta “modu berean” berriz egingo lukeela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Salazar salatu zuten emakumeak “behar bezala babestu” ez izana onartu du PSOEk
Paco Salazar Moncloako aholkulari ohiarekin lan egiten zuten alderdiko bi militantek jazarpena jasan zutela salatu zuten. Sozialisten esanetan, protokoloak aktibatu zituzten.
PSE-EEk "normaltasunez" ikusten du EAEko Justizia Auzitegiak hizkuntza eskakizunen inguruan egindako kontsulta
Pau Blasi PSE-EEko legebiltzarkideak adierazi duenez, bere alderdiak "normaltasunez" ikusten du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Euskadiko sektore publikoan hizkuntza eskakizunak arautzen dituen legeari buruz Auzitegi Konstituzionalari egingo dion kontsulta. "Ez da gertatzen den lehen aldia, eta Konstituzionalak esaten duenaren zain gaude", esan du Blasik Legebiltzarreko korridoreetan kazetarien galderei erantzunez.
Ernaik Euskal Herrian zutik geratzen zen azken Osborne zezena bota du "sinbolo espainolista izateagatik"
Sabotaje hori azken egunotan egin dituzten ekintzen barruan kokatzen du, hala nola, PPren Bilboko egoitzari pinturaz egindako erasoa eta Gizarte Segurantzaren Gasteizko Diruzaintzaren egoitzatik Espainiako bandera bat kentzea. Sare sozialetako mezuan jarri dutenez, "sinbolo espainolistek ez dute tokirik Euskal Herrian".
Antxustegi, Euskal Enplegu Publikoaren Legearen aferaz: "Lasai gaude, ziur gaudelako lege honek Konstituzioa betetzen duela"
"Jauzi kualitatibo bat da, larria eta negatiboa, baina lasai gaude lege hau legezkoa delako. Hori horrela, Jaurlaritzak alegazioak aurkeztuko ditu", adierazi du komunikabideen aurrean.
Arkaitz Rodriguez: “Orain arte euskarak izan duen babes legal apurra auzitan jar lezake EAEko Justizia Auzitegiaren erabakiak”
"Kontrara, uste dugu aukera bat ere izan daitekeela, Konstituzionalak jurisprudentzia alda lezakeelako, kasu honetan euskarari aterpe legala emanez, baina hori ikusteke dago, eta oldarraldi honen tamaina kontuan hartuta, oso baikorra izatea da", esan du EH Bilduko Ekintza Politikoko idazkariak
Eusko Jaurlaritzak uste du delituak errepikatzen dituztenentzako legea "zentzu onean" doala
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Gobernuak egindako "presioaren" ondorioz egin du aurrera izapide horrek. Emandako datuen arabera, azken urtean Euskadin atxilotutako 8.000 pertsonetatik milak delitu bat baino gehiago egin dituzte.
Alderdi politikoek azken egunetako mehatxu eta erasoak gaitzetsi eta arbuiatu dituzte
Aste honetan PPren Bilboko egoitza pintura gorriz zikindu dute, Gasteizen hainbat politikariren irudiak zituen mehatxu pankarta bat agertu da eta Durangon jarritako ETAren biktimen omenezko plakak ere eraso dituzte.
PPk, PSOEk eta Juntsek akordioa lortu dute pertsona berrerorleei zigorra gogortzeko
EH Bildu eta Podemos Exekutiboko kideak erreformaren aurka agertu dira. Voxek eta EAJk bai babestu dute ekimena.
Esan sindikatuak gomazko pilotak berreskuratzea eskatu du "kale indarkeriaren gorakadaren aurrean"
Ohar batean, Athleticek eta PSGk datorren asteazkenean Bilbon jokatuko duten Txapeldunen Ligako partidaren inguruan prestatutako operatiboaren plangintzaren gaineko kezka adierazi du. ErNE eta Si.P.E. sindikatuekin batera, elkarretaratzea deitu dute ostiralerako Donostiako Ondarretako ertzain-etxean.
Atxilotuen jatorriaren berri ez ematea eskatu du PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean
Sozialisten arabera, informazio hori Ertzaintzaren prentsa-oharretan argitaratzeak PPren eta Voxen diskurtsoaren alde egiten du, "immigrazioa eta delinkuentzia lotzeko". EH Bilduk mozio bat aurkeztu du datu horiek ez emateko, baina PSE-EEk kontra bozkatu du.