Hauteskunde orokorrak maiatzaren 26an egiteko aukera aztertu du Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak ez du baztertu hauteskunde orokorrak maiatzaren 26an izatea. Igande horretan udal, foru, erkidego eta Europako hauteskundeak egingo dira, horrenbestez, “superigande” bat bihurtu daiteke egun hori.
Astelehen goiz honetan, Jose Luis Abalos Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak agerian utzi du aukera hori. “Ezin dugu datarik baztertu, oraindik ez baitugu ezer zehaztu”, azpimarratu du. Dena dela, ez du horri buruz ezer gehiago esan, oraindik "egun asko" falta direla iritzita.
“Data hori aipatu du beste egun batzuk aipatu dituen moduan”, esan du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Ildo horretatik, Sustapen ministroak esandako “beste gauza garrantzitsu bat” nabarmendu du, hauteskunde orokorrak deitzeko ahalmena presidenteari dagokiola azpimarratuz.
Meritxell Batet Lurralde Politikarako ministroa bat etorri da Sanchezek esan duenarekin, eta hauteskunde orokorrak deitzeko aukera Espainiako Gobernuko presidenteak bakarrik duela esan du.
Aurrekontu orokorrak onartu ahal izateko zailtasunak gero eta nabariagoak diren honetan egin ditu adierazpen horiek Abalosek.
Beste alde batetik, Nadia Calviño Ekonomia ministroak ziurtatu du Espainiako Gobernuak talde politikoekin negoziatzen jarraitzen duela, aurrkeontuak onartu ahal izateko babes nahikoa lortzeko.
Pablo Casado PPko presidenteak datak aipatzeari utzi eta hauteskunde orokorrak lehenbailehen deitzeko eskatu dio Sanchezi. “(Rajoyren aurkako) zentzura-mozio suntsitzailea aurkeztu zuenean hitzeman zuen hori”, esan du Casadok. Hala, Sanchezen zentzura-mozioari babesa agertu zioten talde politikoek hauteskundeak lehenbailehen deitzea eskatu ziotela gogora ekarri du.
Ines Arrimadas Ciudadanoseko bozeramailea bat etorri da Casadoren eskaerarekin, eta Pedro Sanchezek “emandako hitza bete” egin behar duela ziurtatu du. Hala, aurrekontuak onartzeko babes nahikorik ez duenez, hauteskundeak “orain” deitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari.
Podemosi dagokionez, aurrekontu orokorrak onartzeko lanean jarraitzen du, hauteskundeak datorren urtean egin ordez, legealdia agortu eta 2020an egin nahi baititu.
Zure interesekoa izan daiteke
Alderdi politikoek azken egunetako mehatxu eta erasoak gaitzetsi eta arbuiatu dituzte
Aste honetan PPren Bilboko egoitza pintura gorriz zikindu dute, Gasteizen hainbat politikariren irudiak zituen mehatxu pankarta bat agertu da eta Durangon jarritako ETAren biktimen omenezko plakak ere eraso dituzte.
PPk, PSOEk eta Juntsek akordioa lortu dute pertsona berrerorleei zigorra gogortzeko
EH Bildu eta Podemos Exekutiboko kideak erreformaren aurka agertu dira. Voxek eta EAJk bai babestu dute ekimena.
Esan sindikatuak gomazko pilotak berreskuratzea eskatu du "kale indarkeriaren gorakadaren aurrean"
Ohar batean, Athleticek eta PSGk datorren asteazkenean Bilbon jokatuko duten Txapeldunen Ligako partidaren inguruan prestatutako operatiboaren plangintzaren gaineko kezka adierazi du. ErNE eta Si.P.E. sindikatuekin batera, elkarretaratzea deitu dute ostiralerako Donostiako Ondarretako ertzain-etxean.
Atxilotuen jatorriaren berri ez ematea eskatu du PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean
Sozialisten arabera, informazio hori Ertzaintzaren prentsa-oharretan argitaratzeak PPren eta Voxen diskurtsoaren alde egiten du, "immigrazioa eta delinkuentzia lotzeko". EH Bilduk mozio bat aurkeztu du datu horiek ez emateko, baina PSE-EEk kontra bozkatu du.
EH Bilduk "irmoki" gaitzetsi du Gasteizen agertutako pankarta, eta Bilboko EH Bilduk ere PPren egoitzako erasoa arbuiatu du
Koalizio subiranistaren iritziz, "kritika politikoa termino politiko eta dialektikoetan soilik" adierazi behar da, eta Euskal Herriko eragile politiko eta sozial guztiei "erantzukizunez jokatzeko" deia egin die.
Eusko Legebiltzarrak tramitera onartu du zezen-ikuskizunen inguruko lege-proposamena
Hortaz, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako lege-proposamenak bidea egingo du Eusko Legebiltzarrean. Jeltzaleen eta sozialisten testua babestu dute PPk eta Voxek, EH Bildu abstenitu egin da eta Sumarrek kontra bozkatu du.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Frantzia zigortu du Ibon Fernandez Iradi presoaren esklerosia ondo ez tratatzeagatik
Epaian, Europako epaileek nabarmendu dutenez gaixotasunerako zaintza egokiak eskaini ez izanak, espetxean mantentzeko baldintza zena, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean tratu ankerrak eta umiliagarriak debekatzen dituen artikulua urratzen du.
Pradalesek "irmoki" gaitzetsi ditu PSE-EEren aurkako kartelak eta PPren egoitzaren aurkako erasoa
"Ez da onargarria mundua ikusteko moduak inposatzea. Ez da onargarria, eta ez dugu onartzen", esan du lehendakariak X sare sozialean.
Madrilgo Torrejon Ospitaleko kudeatzaileak dimititu egin du, itxaron-zerrendei buruzko audioen ondorioz
Ribera osasun-taldeak jakinarazi duenez, auditoria sakon bat egiten ari dira "bermatzeko pazienteen arretan, etika profesionalean eta legean kalitate-estandarrak bete egin direla".
Ospitale publikoen kudeaketa pribatuak beste arrakala bat urratu du Madrilgo Erkidegoko eta Espainiako gobernuen artean
Torrejongo Ospitalea kudeatzen duen Ribera taldeko CEOaren grabazio bat filtratu da, eta berehala piztu da polemika. Espainiako Gobernuko presidenteak eta hainbat kidek osasuna "negozio" bihurtzea leporatu diote Madrilgo Erkidegoari, eta Madrilgo Gobernuak dio ez duela arau-hausterik antzeman.