EAJ-PSE ITUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE-EEko militanteen % 90ek babestu dute EAJrekin egindako aurre-akordioa

Jeltzaleek eta sozialistek udaletan eta foru aldundietan gobernatzeko egin duten aurre-akordioa berresteko PSE-EEk antolatutako barne-kontsultan parte-hartzea % 57,79koa izan da.
Idoia Mendia barne-kontsultan botoa ematen. Argazkia: EFE

Euskadiko Alderdi Sozialistako militanteen % 90,16k babestu dute PSE-EEk eta EAJk udaletan eta foru aldundietan gobernatzeko egin duten aurre-akordioa.

PSE-EEk ohar bidez jakinarazi duenez, 5.188 militantetik 2.998k bozkatu dute gaur egindako barne-kontsultan. Beraz, parte-hartzea %57,79koa izan da.

2.703 afiliatuk ituna babestu dute; 266 aurka agertu dira; 27k boto zuria eman dute; eta bi boto baliogabetu egin dituzte.

Araban, babesa %95,35ekoa izan da; Gipuzkoan, %96,77koa; eta Bizkaian, %81,32koa.

Parte-hartzerik handiena Gipuzkoan izan da (%75,87) eta txikiena Bizkaian (%44,97). Araban, berriz, % 66,83ra iritsi da parte-hartzea.

Kontsultaren galdera ondokoa izan da: "PSE-EEk eta EAJk Euskadiko udaletan eta foru aldundietan gobernatzeko egin dugun aurre-akordioak hazkunderako, enplegua duina sortzeko, zerbitzu publikoak babesteko, gizartea batzeko eta euskal gizartearen ongizatea bermatzeko politikak abiaraztea ahalbidetuko du. Ituna babesten duzu?" Bai edo ez erantzun behar izan dute.

Albiste gehiago politika

tribunal-justicia-union-europea-tjue-curia-europa-eu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Europako Batzordeak zalantzan jarri du amnistia legeak "interes orokorrari" erantzuten dionik

Europako Batzordearen izenean parte hartu duen abokatu espainiarraren arabera, argi dago amnistia legea Sanchezen inbestidura lortzeko akordio politiko baten ondorio dela. Halaber, nabarmendu du Veneziako Batzordeari entzungor egin eta legea premiaz tramitatu izanak klase politikoaren, erakundeen eta gizartearen arteko "arrakala are sakonagoa" izatea eragin duela.   

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mertxe Aizpurua (EH Bildu): "Gehiengo abertzaleari erantzun behar dio Espainiako Gobernuak eta zintzilik dauden transferentzia guztiak eskuz aldatu"

EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailearen arabera, "alderdi abertzaleek ados jarri beharko genuke" eskualdatzeko dauden eskumenak transferitzeko. Gogorarazi du horien artean Gizarte Segurantzaren kudeaketarena dagoela, eta azpimarratu du, zaila izan arren, euskal indar abertzaleek elkarrekin eskatu beharko lioketela Espainiako Gobernuari hartutako konpromisoa betetzeko.

Gehiago kargatu