Espainian Gobernu 'egonkor' bat osatzeko premiaz ohartarazi du Jaurlaritzak
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du premiazkoa dela Espainian Gobernu "egonkor" bat osatzea, Jaurlaritzarekin "euskal agendan" jasotako gai garrantzitsuenak jorratu ahal izateko; autogobernuaren eta inbertsioen aferak, besteak beste.
Gobernu Kontseilua bukatutakoan emandako prentsaurrekoan, Erkorekak gogora ekarri du bi hilabete daramatzatela Pedro Sanchezen Gobernuarekin hitz egin gabe, eta hainbat gai dituztela jorratzeko. "Hauteskunde orokorrak izan zirenetik geldi dago guztia", esan du.
Horregatik, berehala Gobernu zentralarekin hitz egiteko premiaz ohartarazi du.
"Tentsio logikoak"
Modu horretan, normaltzat jo du negoziazioetan sortutako "tirabira logikoak" azken egunotan denon ahotan egotea.
Alabaina, Erkorekaren ustez, behin udalak osatuta, PSOEk "ahalegin berezia" egin beharko du Sanchezen inbestidura ahalik eta lasterren egin dezaten.
Nafarroa
Horrela, Gobernuak jarduna guztiz berreskuratzen duenean, Sanchezekin elkarrizketak abiatu ahal izango ditu Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoarentzat "estrategikoak" izan daitezkeen hainbat kontu lantzeko.
Erkorekak, baina, ez du gogorik erakutsi Nafarroan larunbataz geroztik bizi duten egoerak Sanchezen inbestiduran izan ditzakeen ondorioei buruz mintzatzeko. Haatik, Nafarroako politikarienganako eta erakundeenganako begirunea eskatu du.
Arrazoi horregatik, Erkorekak ez du Nafarroako Gobernua osatzeko orduan PSNk hartuko duen jarrerari buruzko adierazpenik egin.
Albiste gehiago politika
EBri ezarritako % 30eko muga-zergekin kezkatuta, bidezko akordio bat espero du Eusko Jaurlaritzak
Mikel Jauregui Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak azpimarratu duenez, Euskadi prest dago bere industria defendatzeko Trumpen muga-zergen igoera aldebakarreko eta itundu gabeko baten aurrean, baina Europak "zentzuduna eta irmoa" izan behar du erantzunean, eta "zalantzarik egin gabe" babestu behar du Europako industria.
ERCk finantzaketa eredua zehazteko eskatu dio PSOEri, eta zerga agentzia independentea bultzatzeko
Salvador Illa Generalitateko presidente izendatzea errazteko PSCk eta ERCk lortutako akordioaren arabera, 2026tik aurrera Kataluniako Zerga Agentziak izan beharko luke Katalunian PFEZa biltzeko ardura.
Miguel Angel Blancori omenaldia Ermuan, ETAk hil zuela 28 urte bete direnean
Miguel Angel Blanco zenaren familiak eta alderdikideek hura oroitu dute larunbat honetan Ermuan, ETAk hil zuela 28 urte bete diren egunean. Miguel Tellado PPko idazkari nagusiak parte hartu du ekitaldian eta esan du Pedro Sanchezen Gobernuaren alternatiba "martxan" dagoela EH Bilduk "herri honen etorkizunaren koma bat ere ez dezan erabaki".
EAJk guztiontzako gobernatzen duela aldarrikatu du eta alderdiaren "zintzotasuna eta sinesgarritasuna" nabarmendu ditu
Amurrion egindako ekitaldi batean, Arabako ahaldun nagusiak adierazi du gizarte politikak, enplegua eta lurralde konexioa lehentasuna direla jeltzaleentzat. Gainera, AP-68 autobideko bidesarien prezioa murriztuko duela iragarri du.
Alderdi sozialistan ustelkeriak ez duela tokirik esan du Javier Hurtado Arabako sozialisten buruak
Politika negozioarekin nahasten dutenak alderditik kanpo geratu behar direla adierazi du larunbat honetan Gasteizen egindako ekitaldian. Halaber, PSE-EE Arabako erakundeetan egoteak lurraldeko proiektu garrantzitsuenetan aurrerapen handiak ekarri dituela esan du.
EH Bilduk Turkiako Gobernuari eskatu dio martxan jar dezala kurduen etorkizunaz hitz egiteko batzorde parlamentarioa
Turkian, PKKren armak entregatzeko ekitaldian izan ondoren, Igor Zulaika EH Bilduko Nazioarteko Harremanetarako idazkariak adierazi duenez, batzorde hori abiatzea "pauso garrantzitsua litzateke gatazkari irtenbidea bilatzeko. Bertan izan da EH Bilduren ordezkaritza "mugimendu kurduari eta munduan bakearen alde lan egiten duten guztiei gure babesa adierazteko", eta Gobernuari eskatu dio mugimendu kurduaren urratsei erantzun eta aske utz dezala Abdullah Öcalan.
PSOE 7,3 puntu jaitsi da CISean, Cerdanen auziaren ostean, baina, gutxigatik bada ere, irabazi egiten dio PPri
PSOEren estimazioak behera egin du, PPk irabazi egiten dio boto asmo zuzenean eta Vox % 18,3ra igo da, inoizko emaitzik onena. EAJk bi hamarren egin du gora boto estimazioan ( % 0,8) eta EH Bilduk 3 hamarren egin du behera (% 0,9).
EH Bildu eta Podemos bat datoz ziklo politiko berri bat abiatzeko beharrarekin
EH Bilduk Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuten eragile politiko guztiekin irekitako bilera-sortan kokatzen da gaurko topaketa.
Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxea auzipetu du, herriko tabernen auziarekin lotuta
Santiago Pedraz magistratuak 2002a eta 2019a bitartean ETAko “buruzagi nagusietako bat” izatea egotzi dio, eta erakundearen disoluzioa iragarri izana nahikoa froga dela uste du horretarako.
Jacinto Polo Rios 'Malatesta' batailoi komunistako milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Familiari identifikazioaren berri eman diote, eta Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan lurperatzea nahi dute senideek, ekitaldi pribatu batean.