Inbestidurarako baldintzak betetzen ez direla esan dio EH Bilduk Hualderi
EH Bilduk Nafarroako Parlamentuko presidenteari esan dio ez direla inbestidurarako baldintzak betetzen. Izan ere, mesfidati agertu da PSNren jokabidearekin, negoziazio prozesuan koalizio abertzalea alde batera utzi duelako.
Horixe da, behintzat, Laura Aznal alderdikidearekin batera Unai Hualderekin izandako bileraren ostean, Maiorga Ramirezek adierazi duena. Hain zuzen ere, asteazken honetan abiatu du Hualdek Parlamentuko gainerako alderdiekin egingo duen bilera sorta. Haren helburua da, elkarrizketa horien ondotik, Nafarroako Gobernuko Presidentetza noren esku geratuko den erabakitzea.
Bilera horretan, EH Bilduk argi utzi du ez direla inbestidura saio batean parte hartzeko baldintzak betetzen, Nafarroarentzat proiektu bat eta egonkortasun akordio batzuk eskatzen dituelako horrek, eta aukera hori ez delako oraindik eman, bereziki, "PSNrekin hitz egiteko aukerarik izan ez dugulako".
Podemosek zuhur jokatuko omen du
Podemosek, bestalde, Parlamentuko presidenteari azaldu dio PSNrekin negoziatzen ari direla, "akordio zabal bat" lortzeko asmoz.
Mikel Buil ordezkariak eman du horren berri, Hualderekin bildu ostean egindako agerraldian.
Buil bakarrik joan da gaurko bilerara, eta ondorio argia atera du handik: "Ez dago apenas nobedaderik. Ezkerrarekin eta Geroa Bairekin Gobernua osatu nahi dute sozialistek, datozen lau urteetan politika aurrerakoiak landu ahal izateko".
Chiviteren alde egingo duela ziurtatu dio Ezkerrak Hualderi
Bileraren ondotik, Maria Chivite hautagai sozialistaren inbestidura babesteko asmoa erakutsi du Ezkerrak, "Gobernu programarekin lotutako akordioa" lortzeko bidean daudelako.
Horixe da, hain zuzen, Marisa de Simonek (Ezkerra) Unai Hualderekin hitz egin ondoren adierazi duena. Esan bezala, bi horien arteko solasaldiak ireki du gaur abiatu duten bilera sorta.
Txema Mauleon eta Carlos Guzman alderdikideekin emandako prentsaurrekoan, De Simonek argi utzi du horretarako adostasun batera iritsi behar direla, "baina badirudi ituna hurbil dagoela".
Argazkia: EFE
Bilera sorta
Unai Hualde bilera sorta egiten ari da alderdi politikoetako bozeramaileekin, Nafarroako Gobernurako Presidentetzarako hautagaiak izendatzeko.
Hain zuzen ere, ordu erdiko bilerak egin ditu gaur talde bakoitzarekin, Ganberan ordezkaritza txikiena duten alderdietatik hasita.
Bihar, berriz, Geroa Bairekin izango du lehen hitzordua, 10:00etan. PSNren bisita 10:30ean jasoko du, eta Navarra Sumarena 11:00etan.
Behin Ganbera osatuta, inbestidura saiorako atzerako kontaketa hasiko dute. Izan ere, behin bilera sorta bukatuta, bilkura deialdia egingo dute.
Nafarroako hauteskundeak egin zituztenetik (maiatzaren 26a) hiru hilabete igarota hautagairik ez balego edota hautagaietako bat bera ere aurkeztuko ez balitz, Parlamentua desegingo lukete eta hauteskundeak deituko lituzkete berriro ere.
Hualdek, halaber, erakundeetatik egingo dituen bisiten egutegia aurkeztu du. Gaur, Uxue Barkos jarduneko presidentearekin elkartu da. Bihar Enrique Maya Iruñeko alkate berriarekin hitz egingo du.
Albiste gehiago politika
PSOE 7,3 puntu jaitsi da CISean, Cerdanen auziaren ostean, baina, gutxigatik bada ere, irabazi egiten dio PPri
PSOEren estimazioak behera egin du, PPk irabazi egiten dio boto asmo zuzenean eta Vox % 18,3ra igo da, inoizko emaitzik onena. EAJk bi hamarren egin du gora boto estimazioan ( % 0,8) eta EH Bilduk 3 hamarren egin du behera (% 0,9).
EH Bildu eta Podemos bat datoz ziklo politiko berri bat abiatzeko beharrarekin
EH Bilduk Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuten eragile politiko guztiekin irekitako bilera-sortan kokatzen da gaurko topaketa.
Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxea auzipetu du, herriko tabernen auziarekin lotuta
Santiago Pedraz magistratuak 2002a eta 2019a bitartean ETAko “buruzagi nagusietako bat” izatea egotzi dio, eta erakundearen disoluzioa iragarri izana nahikoa froga dela uste du horretarako.
Jacinto Polo Rios 'Malatesta' batailoi komunistako milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Familiari identifikazioaren berri eman diote, eta Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan lurperatzea nahi dute senideek, ekitaldi pribatu batean.
Gasteizko Udalak biktimek egindako sakrifizioa ez ahazteko deia egin du Miguel Angel Blancoren omenaldian
Gasteizko Udalak ostegun honetan omenaldia egin dio Miguel Angel Blancori, ETAk duela 28 urte bahitu eta hil zuen Ermuko PPren zinegotzia.
"Herri gisa bizirauteko senagatik", EH Bilduk PP agintera heltzea "eragotziko" du
Oskar Matute EH Bilduren diputatuak berretsi du koalizioaren ustez ez direla "nahikoak" Sanchezek ustelkeriaren kontra iragarritako neurriak. Gaineratu du, halaber, ez direla egungo Gobernua "porrot eginarazten saiatuko".
Gizarte Segurantza eta sare elektrikoko inbertsioak aztergai, Pradalesen eta Sanchezen astearteko bilera
Transferentzien Aldebiko Batzordea berriro elkartuko da uztailaren 15ean, Madrilen. Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren eta enplegu-politika pasiboen blokearen lehen paketearen transferentzian aurrera egitea espero du Jaurlaritzak.
Miguel Angel Blancori omenaldia egin diote Chamartingo lorategietan, Madrilen
Igandean 28 urte beteko dira ETAk Blanco hil zuela. Miguel Angel Blanco Fundazioak ekitaldia antolatu du, Ermuko zinegotziaren omenez. Bertan izan dira Alberto Nuñez Feijoo PPren presidentea eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea, besteak beste.
Bingen Zupiria: "Segurtasuna zerbitzu publiko bat da erakundeoi herritarrei entzutea dagokigu"
Gaur izan da Basque Segurtasun Foroaren lehen saioa, Gueñesen (Bizkaia). Euskadiko segurtasun integralari buruzko diagnostiko partekatua lortzeko eta arlo horretako etorkizuneko erronkei heltzeko hasi berri den hausnarketa estrategikoko prozesuak erakundeetako, gizarteko, hezkuntzako eta ekonomiako eragile guztiak inplikatu nahi ditu.
Asiron: "Eskuina eta ultraeskuina San Saturninon elkartzen dira, iraintzeko eta erasotzen saiatzeko asmoz"
"Ni konbentzituta nago, aurreko egunean Udaltzaingoaren esku-hartzeagatik ez bada eraso egingo zizkigutela, baina ez dut beste neurririk hartzeko asmorik, orain publikoki salatzeaz gain", salatu du Iruñeko alkateak.