M28
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk eta PSE-EEk akordioa itxi dute Bilbon, eta sozialistek Udaleko bost arlo zuzenduko dituzte

Konkretuki, sozialistek zuzenduko dituzte Mugikortasun eta Iraunkortasun Politiken Koordinazioa, Hiri Berroneratzea, Garapen Osasungarria, Etxebizitza eta Hezkuntza arloak, aurreko legealdian baino bat gehiago.
Bilboko Udala.
Bilboko Udala. Argazkia: Sagrario Larrinaga Aizarna

EAJk eta PSE-EEk akordioa itxi dute Bilbon "gobernu sendo eta egonkor bat" eratzeko, eta horren arabera, sozialistek Udaleko bost arlo zuzenduko dituzte, aurreko legealdian baino bat gehiago, Hezkuntza Sailaren ardura ere izango baitute.

Zehazki, jeltzaleak arduratuko dira Alkatetzaren eta Kultura Politiken Koordinazioaz, Gizarte Politikaz, Hiri Garapeneko Politiken eta Proiektu Estrategikoez, Segurtasunaz eta Politika Ekonomikoaz. Bestalde, sozialistek Mugikortasun eta Iraunkortasun Politiken Koordinazioa, Hiri Berroneratzea, Garapen Osasungarria, Etxebizitza eta Hezkuntza zuzenduko dituzte.

Agiri bateratu batean, bi alderdiek uste dute akordio horri esker aurrera egin ahal izango dela "hiriaren eraldaketa prozesuan, alde hirukoitzean, sozial, ekonomiko eta urbanistikoan", baita administrazio "gero eta hurbilago, irekiago eta eraginkorrago" batean ere.

Azaldu dutenez, 2023-2027 agintaldirako Bilboko Udalean "egonkortasuna eta gobernagarritasuna bermatzen" duen akordioa erdietsi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pello Otxandiano: “Orain arte ezagutu gabeko eskalan etxebizitza publikoa sustatzea proposatzen dugu”

EH Bilduk koalizioaren etxebizitza plana aurkeztu eta ordu gutxira,  Pello Otxandiano, Eusko Legebiltzarreko koalizioaren bozeramailea, Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da. Han, etxebizitza arloko bere alderdiaren proposamenak azaldu ditu, eta arreta berezia jarri du etxebizitza publikoko proposamenetan. “Badago ardatz bat bereziki garrantzitsua: herri honetan orain arte ezagutu gabeko eskalan etxebizitza publikoa sustatzea. Arazoari benetan heldu nahi bazaio, funtsezkoa da etxebizitza publikoaren parke handi bat sustatzea, azpiegitura sozial estrategiko gisa”, adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X