Audiencia Nacional
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Miguel Angel Blancoren hilketagatik Marisol Iparragirreren aurka zabaldutako auzia artxibatu du ANk

Audientzia Nazionaleko epaileen ustez, gertakariak preskribatuta daude, hilketa gertatu zenetik akusatuaren aurkako kereila jarri zen arte 20 baino gehiago igaro zirelako.
Marisol Iparragirre Audientzia Nazionalean. Argazkia: EFE.
Marisol Iparragirre Audientzia Nazionalean. Argazkia: EFE.

Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Miguel Angel Blanco bahitu eta hiltzeagatik Marisol Iparragirreren aurka zabalduta zegoen auzia, gertakariak preskribatuta daudela iritzita.

Zigor Salako Laugarren Sekzioko magistratuek akusatuaren defentsaren errekurtsoa onartu dute. Bertako argudio nagusia zen delitua egin zenetik (1997ko uztailaren 13a) ETAko buruzagiaren aurkako kereila jarri zen arte (2022ko otsailaren 6a), ia 25 urte igaro zirela, eta preskripzio-epea 20 urtekoa da. Fiskaltzak bat egin zuen errekurtsoan adierazi zenarekin.

Epaileen iritziz, errekurtsoa onetsi egin behar da, bestela "Zuzenbide Estatuaren defentsan", "legezkotasunaren, segurtasun juridikoaren, aldekoak ez diren zehapen-arauen atzeraeraginik ezaren eta botere publikoen arbitrariotasunaren debekuaren printzipioak urratuko" liratekeelako. Era berean, gogorarazi dute gaiaren ebazteko "zigor legean eta jurisprudentzian ezarritakoari heldu" behar zaiola.

Joan zen udaberrian, Manuel García Castelló epaileak Marisol Iparragirre auzipetu zuen, José Javier Arizkuren Ruiz, Mikel Albisu Iriarte eta Iñaki Gracia Arregirekin batera, 1997an Ermuko PPko zinegotzia bahitu eta hiltzeagatik. ETAko lau kide ohiak ere bahiketa eta hilketa terrorista delituen egiletzat jo zituen, azpikeria astungarri gisa jota, "hilketa eragotz zezaketelako, baina ez zutelako egin".

ETAren zuzendaritza atentatu horrengatik auzipetu izanari buruz ebatzi den lehen apelazio-errekurtsoa izan da Iparragirrerena.

Zure interesekoa izan daiteke

pello otxandiano  jone berriozabal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko aurrekontuen onarpenean hauteskunde interesen arabera jokatzea egotzi diote elkarri EAJk eta EH Bilduk

Gasteizko aurrekontuen onarpena ika-mika iturri izaten ari da EAJren eta EH Bilduren artean. Batak besteari leporatzen diote hauteskunde interesak bultzatuta jokatu izana. Jone Berriozabal Arabako jeltzaleen buruaren arabera, EH Bilduk "argazki bat nahi zuen". Pello Otxandiano EH Bilduko ordezkariaren hitzetan, berriz, EAJk "hautu politikoa" egina du, koalizioarekin akordiorik ez ixteko. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiria: "Prozesu judizialak atzeratu egiten dira, eta, bitartean, delituak egiten dituztenenek arau-hausteak egiten jarraitzen dute"

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren iritziz, "Poliziak eta Justiziak azkar erantzungo balute, modu eraginkorragoan helduko liokete arazoari, eta horrek eragiten duen segurtasun-gabezia sentsazioari". "Horregatik da garrantzitsua Espainiako Gobernuak aintzat hartzea Eusko Jaurlaritzak eta eremu judizialak planteatzen dituzten eskaerak, kasu horiei aurre egin behar dieten epaileen kopurua handitzeko, eta lege-aldaketak egitea, beldur handiena sortzen duten delituei dagozkien zigorrak gogortzeko", nabarmendu du.

EUSKAL_SELEKZIOA_ALZIRA_EUSKADIKO_EUSKAL_PILOTA_FEDERAZIOA (002)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

KAAk atzera bota du Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren ofizialtasunaren aurka Espainiak jarritako helegitea

Kirola Arbitratzeko Auzitegiak erabaki du ez duela eskumenik Euskadiko Federazioa Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioan sartzearen aurka Espainiako Pilota Federazioak aurkeztutako errekurtsoa ebazteko. Ebazpen horren kontra ezin da helegiterik jarri, eta, beraz, auzia bere horretan geratuko da; alegia, euskal pilota federazioak ofiziala izaten jarraituko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X