Gernikako Estatutua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anduezaren ustez, autogobernua "sozialistek bultzatuta zabaldu da", eta EAJri "tentsioa" eragitea leporatu dio

PSE-EEko buruak jeltzaleei aurpegiratu die EBBko presidenteak egindako adierazpenak, "akordioa lortzeko saiakera baino gehiago mehatxua" iruditu baitzitzaion.

Eneko Andueza, Herri Irratian.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia pozik agertu da Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak EAEri bost eskumen berri eskualdatzeko lortutako akordioarekin. Transferentziak batzorde mistoan sinatuko dira ostiral honetan, eta autogobernua "sozialistek bultzatuta" zabaltzea txalotu du. Gainera, bi gobernuen arteko harremanetan "tentsioa areagotu izana" aurpegiratu dio EAJri.

Estatutua betetzeko lanean "ausardiaz" jarraituko dutela ziurtatu du sozialistak, bai EAEtik bai Estatutik, baina "presarik gabe, berme juridiko eta ekonomikoekin". "Uste dut ez dela beharrezkoa tentsio-elementuak sartzea, EAJk egin duen bezala, bi gobernuen arteko harremanean", ziurtatu du.

PSE-EEko buruak Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak astelehenean egindako adierazpenek sortu zioten ezinegona izan du hizpide. Izan ere, Estebanek ohartarazi zuen ostiralerako bost transferentziak EAEra eskualdatuko ez balira, "gauza larria" litzatekeela, eta ez liratekeela "besoak gurutzatuta" geratuko, nahiz eta ez zuen aurreratu zein izango litzatekeen bere erreakzioa. "Espainiako Gobernua berehala konturatuko da", ziurtatu zuen jeltzaleak.

Ostegun goizean, Herri Irratian egindako elkarrizketa batean, Anduezak esan du "mehatxua" izan zela "akordioa lortzeko saiakera baino gehiago", eta buruzagi jeltzaleak esan zuenaren kontrara, hori gauzatu izan balitz, horrek eragina izango lukeela Eusko Jaurlaritzan bazkide diren EAJren eta PSE-EEren arteko harremanean.

"Harremana okertu egingo litzateke, konfiantza hautsi egingo litzateke, eta orduan Espainian egoera berri baten aurrean egongo ginateke, baita Euskadin egoera berri baten aurrean ere, guk ere egoera hori baloratu beharko genukeelako", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Denis Itxaso Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Denis Itxasok bideratutzat jo ditu Pradales lehendakariarekin izandako desadostasunak

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak adierazi du desadostasunak bideratuta daudela, baina lehendakariak eta biek hitz egin beharra dutela oraindik, eta aste honetan bilduko direla. Bide batez, Aitor Esteban EAJko EBBren bururari gogorarazi dio arazoa konpontzear dagoela eta presio egiteak ez duela mesederik egiten. Donostian azken urteotan etxebizitza babestuarekin izan den arazoaz ere mintzatu da Euskadi Irratian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X