Izendapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estefania Ocariz, gazte-justizian aditua, Arartekoaren ondokoa izango da

Psikologian doktorea izateaz gain, Psikologia Juridikoan masterra du eta gazte-justiziari buruzko hainbat argitalpen eta txosten egin ditu.

Estefanía Ocariz, Arartekoaren ondokoa

Estefania Ocariz Passevant, Psikologian doktorea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EHU

Estefania Ocariz Passevant, Psikologian doktorea eta gazte-justizian aditua, izango da Mikel Mancisidor Arartekoaren ondokoa. Mancisidorrek berak jakinarazi dio erabakia Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarraren presidenteari.

Ocariz Psikologian doktorea da EHUn, eta Psikologia Juridikoko masterra du. Gazte-delinkuentzian eta adingabeen zigor-zuzenbidean aditua da, Kriminologiaren Euskal Institutuan ikertzailea izan da, eta, batez ere, gazte-justiziarekin zerikusia duten hainbat argitalpen eta txosten egin ditu.

Kontrol eta Gardentasun Batzordea

Joan den urtearen amaierara arte, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen Kontrol eta Gardentasun Batzordeko kide izan zen. 2020an sortu zen erakunde hori, ofizioz nahiz alderdi batek eskatuta, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen barruan eskubideak urratzen direla adierazten duen edozein jokabide zein praktika aztertzeko.

Horrekin batera, Ikerketa Kriminologikorako Espainiako Elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide da 2024tik, eta aldizkari espezializatuetako ebaluatzailea izan da.
Ocariz izendatzeko proposamena astearte honetan izapidetuko du Legebiltzarreko Mahaiak, eta Justizia eta Giza Eskubideen Batzordeari bidaliko dio. Batzorde horrek izendatuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

El presidente y consejero delegado de Aena, Maurici Lucena (c), durante la Junta general de Accionistas de Aena, a 16 de abril de 2026, en Madrid (España). Aena ha celebrado su junta de accionistas en la que se ha sometido a votación la reelección de Maurici Lucena como consejero ejecutivo para un nuevo mandato de cuatro años. Durante su intervención, el directivo ha enumerado los asuntos más relevantes de la compañía y explicado la estrategia del grupo para los próximos ejercicios en un contexto de consolidación del tráfico aéreo.



Mateo Lanzuela / Europa Press

16/4/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aenak ziurtatu du aireportuen kudeaketa partekatua bateraezina dela indarrean dagoen lege-esparruarekin

Aenako presidente eta kontseilari delegatu Maurici Lucenak Akziodunen Batzarrean defendatu duenez, interes orokorreko Espainiako aireportuak 18/2014 Legean jasotako araubide juridiko espezifiko baten mende daude. Lege hori Konstituzioak babesten du; Estatuak azpiegitura horien gainean duen eskumen esklusiboa deklaratzen du, eta jabetza pribatua eta enpresa-askatasuna babesten ditu. Hala ere, positibotzat jo du autonomia-erkidegoekiko lankidetza eta koordinazioa, betiere Konstituzioaren mugak errespetatzen badira eta Aenaren kudeaketa-autonomia eta sare-egitura aldatzen ez badira.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X