Otegi ezin dela hautagai izan berretsi du Hauteskunde Batzordeak
Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak errefusatu egin ditu EH Bilduren alegazioak, eta, horrenbestez, berretsi egin du Arnaldo Otegi ezin dela izan koalizio abertzalearen lehendakarigaia irailaren 25eko hauteskundeetan.
Abuztuaren 24an, Bateragune auziko kondenaren ondorioz Otegik boto pasiboa gauzatzea debekatuta duela ebatzi zuen Hauteskunde Batzordeak, eta beste lehendakarigai bat hautautzea eskatu zion EH Bilduri.
Koalizio abertzaleak alegazioak aurkeztu zituen, debeku hori buruzagi abertzalea espetxetik atera zenean bukatu zela argudiatuta, baina Hauteskunde Batzordeak errefusatu egin du argudioa.
Orain, EH Bilduk bi eguneko epea du administrazio-auzietarako epaitegian helegitea aurkezteko. Beraz, bide judiziala abiatu beharko du orain Otegi hautagai izan dadin.
Edonola ere, azken hitza Auzitegi Konstituzionalak izango du, eta irailaren 7ko gauerdia baino lehen jakinarazi beharko du bere erabakia.
Hauteskunde Batzordearen erabakiaren ondorioz, Maddalen Iriarte Gipuzkoako zerrendako bigarrena zerrendaburua izango da orain, eta azken postuak lehen ordezkoa sartuko da, Xabier Isasi.
Erabakia Maria del Carmen Bildarraz, Jone Unanue eta Felipe Peñalba epaileek eta Lurdes Maiztegi abokatuak hartu dute. Hauteskunde Batzordeak beste kide bat du, Iñaki Agirreazkuenaga Zuzenbide katedraduna, baina EH Bilduk ezespena aurkeztu zuen haren aurka, eta erakundeak onartu egin zion. Horregatik, ez du parte hartu bozketan.
EH Bildu: "Ebazpenak ez du oinarri juridikorik"
Bestalde, EH Bilduk berretsi egin du Arnaldo Otegi dela bere lehendakarigaia eta bitarteko legal guztiak azkeneraino erabiliko dituela buruzagi independentista irailaren 25eko hauteskunde autonomikoetara aurkez dadin.
Gipuzkoa Hauteskunde Batzordearen erabakian berri izan ostean, koalizioak ohar bidez jakinarazi du helegitea aurkeztuko duela auzitegietan, “EH Bilduren oinarriaren nahia bete eta Otegi lehendakarigaia izan dadin”.
“Gipuzkoako Hauteskunde Batzordearen ebazpenak ez du oinarri juridikorik; izaera politikoa duen erabakia da”, kritikatu dute.
“Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak ez dio auzi honen eduki juridikoari heldu eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak aurkeztutako idatzia aintzat hartzera mugatu da”, erantsi du.
EH Bilduren ustez, “demokraziaren kontrako eraso berri baten aurrean gaude; XXI. mendean pertsona guztiei dagozkien eskubide politiko eta sozialak arrazoi politikoen bidez urratzea ulertezina da”.
“Arnaldo Otegi ezgaituta, Estatu espainiarraren helburua Otegiren eta EH Bilduren egitasmo politikoa indargabetzea da”, gaineratu du.
“Herri honentzako proiektu ilusionagarria dugu eta akordio handiak egiteko asmoa daukagu; horri diote beldurra. Hori da indargabetu nahi dutena. Baina EH Bilduk ordezkatzen duen egitasmo politikoa inoiz baino biziago dago”, azpimarratu du koalizioak.
Eskaera EITBri
Horrez gain, “salbuespen egoera honi aurre egiteko” eta hauteskunde kanpainan Arnaldo Otegi nahiz bestelako herritarrik “ez baztertzeko” eskatu dio EH Bilduk EITBko Administrazio Kontseiluari.
Alabaina, proposamenak ez du aurrera egin, EAJ, PSE-EE eta PPko ordezkariek haren kontra bozkatu dutelako, koalizioak jakinarazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.