BPGd
2024/04/02 - 13:44
2024an aurreikusitakoa baino bi hamarren gutxiago haziko da EAEko ekonomia, Jaurlaritzaren ustez
Eguneratutako txostenaren arabera, Barne Produktu Gordinak % 1,9 egingo du gora, ezarritakoa baino hazkunde apalagoan. 2025erako, aldiz, hobeak dira aurreikuspenak 2025erako: % 2,1eko haziko da. Bi ekitaldietan 18.000 enplegu gehiago sortuko dira, eta langabezia tasa % 7an kokatu da.
2024/03/26 - 10:32
Espainiako ekonomia % 2,5 hazi zen 2023an, euroguneko batez bestekoa baino bost aldiz gehiago
Carlos Cuerpos Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroaren arabera, gaur kaleratutako datuek "berretsi egiten dute, beste behin, Espainiako ekonomiaren martxa ona".
2024/03/08 - 12:11
EAEko Barne Produktu Gordina % 1,8 hazi zen iaz, eta enplegua, % 1,7
Halaber, aurreko urteko datuekin alderatuta, 16.508 lanpostu gehiago sortu ziren 2023an.
2024/02/02 - 14:10
Gipuzkoako ekonomia aurten % 1-2 haztea eta 4.500 lanpostu sortzea aurreikusi du Adegik
Adegi Gipuzkoako enpresen elkartearen arabera, ia hiru enpresatik batentzat (% 31) absentismoa da kezka nagusia, eta kopuru hori hirukoiztu egin da 2023tik.
2024/01/30 - 14:07
EAEko langile publikoek ere soldataren % 0,5eko igoera izango dute
Bingen Zupiriak baieztatu duenez, EAEko 152.000 langile publikoek ere soldataren % 0,5eko igoera izango dute, 2023ko BPGaren zifrak Estatuko Aurrekontu Orokorrekin batera zetorren koadro makroekonomikoan jasotakoa gainditu baitu.
2024/01/30 - 12:32
Euroguneko ekonomia gelditu egin zen 2023aren amaieran, baina atzeraldia saihestu du gutxigatik
Azken hiruhilekoan, euroguneko ekonomiak % 0ko hazkunde-tasa izan du, aurreko hiru hilabeteetan izandako % 0,1eko uzkurdurarekin alderatuta.
2024/01/30 - 10:46
Estatu espainiarreko ekonomia % 2,5 hazi zen 2023an, aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago
Hala, hirugarren urtez jarraian egin du gora ekonomiak Estatu espainiarrean, iazko hazkundea azken hiru urteotako baxuena izan bazen ere.
2024/01/30 - 06:00
Prezio altuak, beldurra eta ziurgabetasuna, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gerrek utzitako faktura
Otsailean bi urte beteko dira Ukrainako gerra hasi zenetik. Ekialde Hurbilean, bestalde, Israel eta Hamasen arteko gatazka zabalduko denaren beldurra areagotzen ari da. EITB Mediak gatazka hauek gure ekonomian duten eraginaz hausnartu nahi izan du.
2024/01/22 - 14:17
EAEko ekonomia % 1,9 haziko da aurten eta % 2,7, 2025ean, BBVAren arabera
Dena den, hiru hamarren jaitsi du aurrez EAEren gainean egindako hazkunde aurreikuspena.
2024/01/22 - 13:02
Jaurlaritzak uste du BPGaren hazkundea "are garrantzitsuagoa" dela "zailtasun ekonomikoak" kontuan izanda
Gainera, Ekonomia eta Ogasun Sailak adierazi duenez, Eustaten datuek erakusten dute euskal ekonomiaren hiru sektore garrantzitsuenek beren balio erantsia handitu dutela. Horrenbestez, hazkundea "orokorra" izan da, alegia, ez du jarduera baten edo bestearen momentu jakin on batek baldintzatu.
2024/01/22 - 11:41
% 1,8 hazi zen BPGa Euskadin 2023an
Enplegua, lanaldi osoko lanpostuak kontuan izanda, % 1,7 hazi zen iaz. Hau da, 16.000 lanportu inguru sortu ziren.
2024/01/22 - 10:44
EAEko ekonomiaren hazkunde "ahula" aurreikusi du Confebaskek ekainera arte, eta pixkanaka "bizkortzea"
Confebaskeko zuzendari nagusiak espero du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean alderdi politikoek zerga erreformaren gaiari heltzea. Ildo horretan, BPGa handitzearen alde egiten du, eta ez presio fiskala igotzearen alde.
2024/01/11 - 12:53
BECek 156 milioi euroko ekarpena egin dio EAEko barne produktu gordinari 2023an
Guztira, 224 ekitaldi egin dira, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 29,9 milioi euro bildu dituzte horiei esker. Halaber, bertako jarduerak 2.664 lanpostu sortzea ahalbidetu du.
2023/12/19 - 13:27
Euskal ekonomiaren hazkundea aurreikusitakoa baino txikiagoa izango dela dio Laboral Kutxak
Izan ere, hazkunde hori %1,4koa izango dutela adierazi dute gaur, aurreikusitakoa baino hiru hamarren gutxiago. Horrez gain, enpleguak % 1,1 gora egitea espero du entitateak.
2023/11/17 - 08:22
Defizita % 3ra jaistea izango da Sanchezen Gobernuaren erronka nagusia
Europak kontu publiko orekatuak eta defizit kontrolatua eskatzen ditu. Nazioarteko Diru Funtsak, Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak eta Espainiako Bankuak egin dituzte gomendioak: inflazioaren kontrako neurriak etetea eta fiskalitatean eta pentsioetan egiturazko erreformak egitea.
2023/11/15 - 12:40
Bruselak % 2,4ra igo du Espainiaren 2023ko hazkunde-aurreikuspena, baina % 1,7ra jaitsi du 2024koa
Europako Batzordeak zorpetze, defizit eta langabezia mailen aurreikuspena murriztu du Espainian.
2023/10/18 - 11:30
2024rako aurrekontuak % 5eko igoera izango duela baieztatu du Azpiazuk, osasuna eta hezkuntza indartuta
Ekonomia eta Ogasun sailburuak jakinarazi du datorren asteko gobernu bileran onartuko dutela proiektua. "Bistan denez, osasuna indartuko dugu, eta hezkuntzak baliabide gehigarri garrantzitsuak izango ditu. Gazteria babesteko neurriak ere aurreikusita ditugu, besteak beste", zehaztu du.
2023/10/16 - 12:36
EAEko BGPa eta enplegua % 1,6 hazi dira EAEn, urteko hirugarren hiruhilekoan
Bigarren hiruhilekotik hirugarrengora, BPGaren hazkundea % 0,2koa izan da eta enpleguarena, berriz, % 0,4koa.
2023/09/25 - 13:52
Euskadi eta Nafarroa zor gutxien duten erkidegoen artean daude: BPGren % 13,9 eta % 14,1
Kataluniak, Valentziako Erkidegoak eta Andaluziak biltzen dute zor autonomikoaren erdia baino gehiago.
2023/09/25 - 12:49
Eusko Jaurlaritzak % 1,7ra igo du Euskadiren aurtengo hazkundea, eta % 2,1era eutsi dio 2024an
Bigarren hiruhilekoa aurreikusitakoa baino dinamikoagoa izan da, eta, horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak hazkunde-aurreikuspenak igo ditu. Enpleguari dagokionez, Ekonomia sailburuak iragarri du 13.000 enplegu sortuko direla eta langabezia-tasa % 7,7ra jaitsiko dela.