Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
AEB
Garder
Supprimer de ma liste

Kongresuan aurrekontuak ixteko akordio faltak Gobernu Federalaren itxiera partziala eragin du AEBn

Alderdi nagusiek ez dute lortu nork bere aurrekontu-proposamena aurrera ateratzeko adina babes. Oraingoz, itxierak ez du eraginik funtsezko zerbitzuetan, baina funtzionarioek ez dute kobratuko akordioa lortu arte.

September 30, 2025, Washington Dc, Virginia, USA: Tourists visit the US Capitol in Washington, DC, USA, on September 30, 2025. House and Senate Democrats are calling on Republicans to fund healthcare subsidies as part of negotiations to avoid a government shutdown.



Europa Press/Contacto/Gent Shkullaku

30/9/2025
Estatu Batuetako Kapitolioa, Washingtonen. Argazkia: Europa Press.

Epea agortuta, errepublikanoak eta demokratak ez dira ados jarri aurrekontu proiektu bat onartzeko eta, horrenbestez, AEBko Gobernu Federala itxita geratu da partzialki. Oraingoz, funtsezkoak ez diren zerbitzuei eragiten die, baina Administrazio Zentralaren beste funtzio batzuk kolokan jar ditzake, blokeo egoera luzatzen bada.

Irailaren 30eko 23:59ean urte fiskala amaitu arteko epea zuten bi alderdiek Gobernuko agentziek erabat funtzionatzen jarraitzea ahalbidetuko zuten funtsak onartzeko.

Asteartera arte, errepublikanoek Senatuan behar zituzten zazpi boto demokratetatik bi baino ez zituzten lortu, Gobernua beste zazpi astez erabat martxan egongo zen behin-behineko finantzaketa pakete bat onartzeko.

Bestalde, demokratek ere ez zituzten lortu beren aurrekontu proposamena aurrera ateratzeko behar zituzten 13 babesak. Besteak beste osasungintzarako gastua handitzea proposatu dute demokratek, baina, errepublikanoen lege proiektua bezala, ez da aurrera atera Goi Ganberan.

Errepublikanoen proposamena babestek, liberalek jarritako baldintzen artean dira, aurten iraungiko diren Obamacare programako diru-laguntzak berritzea,  eta Donald Trump presidenteak bultzatutako zerga eta aurrekontu murrizketen lege handiaren bidez osasun arloan izandako murrizketak atzera botatzea. Kontserbadoreek ordea, eztabaida hori aurrekontuak onartu osterako utzi nahi dute. 

Agentzia federalen operazioen etete partzialak ez die oraingoz herrialdeko funtsezko zerbitzuei eragiten; baina iraupenean egon daiteke gakoa, egoerak luze joko balu, ez da baztertzen eragina hedatzea. 

Oraingoz martxan jarraituko dute segurtasun indarrek, armadak, aireportuek eta gizarte segurantzak, baina arlo horietako funtzionarioek ez dute soldatarik kobratuko harik eta bi alderdiek beren desadostasunak konpondu eta aurrekontu berria onartu arte, eta egoera horrek, ezinbestean, kezka sortzen du. 

Donald Trumpen lehen agintaldian hilabetez luzatu zen Gobernu Federalaren itxiera partzialean (AEBetan izan den azkena eta inoizko luzeena), gaixotasunagatiko baja eskatu zuten 10 aire-kontrolatzailek eta horrek New Yorkeko LaGuardia aireportuko operazioak aldi baterako etetea eta herrialdearen ipar-ekialdeko eta hego-ekialdeko beste aerodromo garrantzitsu batzuetan atzerapenak eragin zituen.

Aire-garraioan sortu zen kaosa erabakigarri izan zen 2019ko urtarrilean bi alderdiek Gobernuaren itxierari amaiera emango zion akordioa erdiesteko.

Ça pourrait t'intéresser

Load more