Azkena Rock 2024

19/06/2025 - 21:18

50.000 musikazale espero ditu ateak ireki berri dituen Azkena Rock jaialdiak

Dinosaur Jr. estatubatuarrak izango dira osteguneko kartelburuak.The Damned britainiarren punka ere entzungai izango da. 

Ostiralean, John Fogerty eta bi urteren ostean Azkenara itzuliko den Lucinda Williams izango dira izen nagusiak. Johnny Rotten Sex Pistolseko abeslari ohiak intentsitatea jarriko du.

Larunbatean Manic Street Preachers talde ezagunak, The Flaming Lipsen psikodeliak eta The Hellacopters suediarren 30. urteurrenak emango diote amaiera 23. edizioari.