This text has been automatically translated, it may contain errors or inaccuracies.
GATAZKA
Favorite
Remove from my list

Irango buruak AEBri mehatxu egin, eta adierazi du Israelekin duen gatazkan sartuz gero "ondorio konponezinak" izango direla

Ali Khameneik azpimarratu duenez, Teheranek "irmo jarraituko du inposatutako gerra baten aurrean, inposatutako bake baten aurrean bezala"
lider-supremo-Iran-Ali-Jamenei-efe

Ali Jameneik ayatolak, Irango buruzagi gorenak, mezua igorri dio astearte honetan AEBri, eta ohartarazi dio Estatu Batuak gerran sartzen badira, horrek, "ondorio larri eta atzeraezinak" izango dituela. 

"Estatubatuarrek jakin dezatela Irango herrialdeak ez duela etsiko", adierazi du Irango telebista kate batean eskainitako hitzaldian. Hitzok esan ditu AEBko presidenteak, Donald Trumpek, Irango buruzagi gorena non ezkutatzen den badakiela adierazi ostean eta, hortaz, gerrarako aukerari ateak ireki ondotik. 

Irango buruzagi gorenaren bulegoak ohar batean azaldu du "inposatutako gerra baten aurrean eta inposatutako bake baten aurrean irandarrak irmo jarraituko dutela".

Bien bitartean, Israelgo armadak Iran bonbardatzen jarraitzen du, seigarren egunez jarraian. Teheran hiriburua da, armada israeldarraren jomuga nagusia eta 50 gerra hegazkin ari dira bonbardaketetan parte hartzen. Azpiegitura nuklearretatik hasi eta unibertsitateetaraino. 

Orain arteko balantzearen arabera, ia 600 irandar dira hildakoak, Israelek, gerra hau hasi zuenetik. Iranek ere, Israelera misilak jaurtitzen jarraitzen du, nahiz eta proportzio txikiagoan izan.

Nazioarteari buruzko albiste gehiago

misil iran
18:00 - 20:00
LIVE
From  min.

Air strikes continue between Israel and Iran

This afternoon, Iran raised anti-aircraft alarms in southern Israel in its tenth attack since Friday. In Iran, there have also been new bombings on the streets of Tehran.

Load more