GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irango buruak AEBri mehatxu egin, eta adierazi du Israelekin duen gatazkan sartuz gero "ondorio konponezinak" izango direla

Ali Khameneik azpimarratu duenez, Teheranek "irmo jarraituko du inposatutako gerra baten aurrean, inposatutako bake baten aurrean bezala"

lider-supremo-Iran-Ali-Jamenei-efe

Ali Khameneik aiatolak, Irango buruzagi gorenak, mezua igorri dio astearte honetan AEBri, eta ohartarazi dio Estatu Batuak gerran sartuz gero, "ondorio larri eta konponezinak" izango dituela. 

"Estatubatuarrek jakin dezatela Irango herrialdeak ez duela etsiko", adierazi du Irango telebista kate batean egindako hitzaldian. AEBko presidenteak, Donald Trumpek, Irango buruzagi gorena non ezkutatzen den badakiela adierazi ostean bota ditu hitzok, eta, hortaz, gerrarako aukerari ateak ireki ondotik. 

Irango buruzagi gorenaren bulegoak ohar batean azaldu du "inposatutako gerra baten aurrean eta inposatutako bake baten aurrean irandarrek irmo jarraituko" dutela.

Bien bitartean, Israelgo armadak Iran bonbardatzen jarraitzen du, seigarren egunez jarraian. Teheran hiriburua da Israelgo Armada jomuga nagusia, eta 50 gerra hegazkin ari dira bonbardaketetan parte hartzen. Azpiegitura nuklearretatik hasi eta unibertsitateetaraino. 

Orain arteko balantzearen arabera, ia 600 irandar hil ditu Israelek gerra hasi zuenetik. Iranek ere Israeli eraso egiten eta misilak jaurtitzen jarraitzen du, nahiz eta proportzio txikiagoan izan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X