Politikako albiste guztiak
Fronte Zabalak Ada Colau zerrendaburu izendatzea erabaki du, Podemosi proiektura batzeko atea zabalik utzita
Fronte Zabala koalizioa osatzen duten alderdiek (Sumar, IU, Mas Madrid eta Comuns) Ada Colau Bartzelonako alkate ohia izendatu dute Espainiako Gobernuko presidente izateko hautagai. Hala ere, atea irekita mantenduko diote Podemosi.
Podemosek ERCren hautagaitzei "ekarpena" egingo die Katalunian
Podemosek ituna iragarri du Esquerra Republicana de Catalunyarekin azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan parte hartzeko. Comuns alderdiak "ezkerra banatzea" leporatu dio Rufiani.
'Biloben legea'ren bitartez nazionalitatea lortu dutenek ezingo dute bozkatu, Auzitegi Gorenak berretsi duenez
Espainiako Gobernuak, Estatuko Abokatutza Orokorraren bitartez, aztertuko du etete hori behin betikotzat jotzen den, eta Gobernuak errekurtsoa jar dezakeen Auzitegi Konstituzionalean edo eragina jaso duten norbanakoek bakarrik jar dezaketen.
EH Bilduk dei egin du bloke erreakzionarioren aurrean "borrokazko hesi bat" eraikitzeko eta azaroaren 14an Bilboko kaleak betetzeko
Koalizio subiranistak uste du Euskal Herrian badagoela "indarra bloke erreakzionarioa geldiarazteko", eta indar hori "kalean eta hautestontzietan" erakusteko deia egin die herritarrei. Hala, mobilizazioa deitu du azaroaren 14rako Bilbon.
Sanchez txistu eta irain artean hartu dute urriaren 12ko desfilean
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako irainak eta txistuak entzun dira aurten ere Madrilen, urriaren 12ko desfile militarrean.
Faxismoa eta hari aurre egiteko estrategiak jorratu dituzte GKSk eta IASk antolatutako topagunean
Sozialismoaren aldeko borroka hauspotzeko konpromisoa erakutsi dute, eta faxismo eta totalitarioari aurre egingo dion horma izango direla aldarrikatu dute. Seigarren urtez, lau egunerako bildu dira milaka gazte, Gazte Topagune Sozialistan.
Gabriel Rufian ERCren Kongresurako zerrendaburua izango da hauteskunde orokorretan
Alderdi katalanak ohar bidez jakinarazi du erabakia. Horrenbestez, Fronte Zabalaren hautagai izateko aukera guztiz baztertuta geratu da. Dena dela, errepublikanoek diote "eskura" dutela Podemosekin "lankidetzarako akordioa" ixtea.
Aizpurua (EH Bildu): "Bizitzaren ziklo bat bete dudala iruditzen zait"
Azken zazpi urteotan koalizio subiranistaren bozeramaile izan dena ez da berriro hautagai izango. EITBri aitortu dionez, egindako lanarekin pozik hartuko du erretiroa.
Euskadiko PPk Hispanitatearen Eguna ospatzeko deia egin du
Euskadiko Alderdi Popularrak 'Hispanitatearen jaia' ospatu du gaur, Hizpanitatearen Egunaren bezperan, Bilbon bizi diren Latinoamerikako hainbat pertsonarekin. Ekitaldian azpimarratu dutenez, Hispanitateak 500 milioi herritar elkartzen ditu hizkuntza komun baten inguruan, harreman horrek eragindako printzipioak partekatuz. Esther Martinezek aurreiritziak alde batera uzteko eskatu du Hispanitatea benetan zer den jakiteko.
PSOEk eta Fronte Zabalak bilera dute gaur Senaturako zerrenda bateratua osatuko duten aztertzeko
Koalizioek ostiralera arte dute hautagaitzak aurkezteko. Aurretik ere zenbait barrutitan zerrenda bateratuak adostu dituzte sozialistek, baina zerrendak barruti guztietan aurkezten badituzte, lehen aldiz egingo dute.
Mertxe Aizpurua ez da EH Bilduren hautagaia izango Kongresurako
Hautagaiak aukeratzeko prozesua abian jarri du EH Bilduk hiru lurralde historikoetan. Datorren astearen amaieran ezagutuko dira izenak.
Ansola ez da ika-mikan sartu eta berretsi du Bengoetxea dela "hautagairik onena"
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia "harrituta" azaldu zen atzo Bizkai Buru Batzarrak (BBB) bere hautagaitza baztertu duelako. Biharamunean, hartutako erabakia defendatu du berriro Ansolak, EITBri egindako adierazpenetan.
Anduezak ohartarazi du gehiengo sendo bat behar dutela aurrerapen sozialekin jarraitu ahal izateko
Eneko Andueza Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak esan du gehiengo sendo bat behar dutela Diputatuen Kongresuan aurrerapen sozialekin jarraitu ahal izateko. Horrela mintzatu da Eneko Andueza Donostian Gipuzkoako kargudun instituzionalekin egindako batzarrean.
EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundirako eta Donostiako Alkatetzarako hautagaiak aurkeztu ditu
Hurrengo hauteskundeetan, Nerea Kortajarena izango da Donostiako alkate izateko lehian. Foru Aldundirako, berriz, ez da aldaketarik izango, Maddalen Iriarte aurkeztuko baitute diputatu nagusi izateko hautagai. Babes zabalarekin aukeratu dituzte udal eta foru hauteskundeetarako zerrendaburuak.
EAJk autogobernua eta eskuin muturraren aurkako horma aldarrikatu ditu Kongresuko legealdiaren balantzean
Maribel Vaquero bozeramaileak Sanchezekin hitzartutako inbestidura akordioa % 75etik gora bete izana goraipatu du, nahiz eta transferentzia nagusi batzuk falta diren oraindik. Sinatutakoa betetzeko eskatzeaz gainera, ohartarazi du Espainiako Estatuko giro politiko jasanezinak demokrazia galtzeko arriskua ekar dezakeela.
Iñigo Ansola: "Ahaldun nagusi izateko hautagairik onena proposatu du BBBk. Ez dut beste ezer esateko"
EITBri egindako adierazpenetan, Ibone Bengoetxea Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagairik onena dela esan du Iñigo Ansola BBBko presidenteak. Barne prozesuaren aurrean errespetua eskatu du Ansolak, eta EAJren azken hitza errespetatuko duela adierazi du.
EH Bilduk eta ERCk Senaturako koalizioa berrituko dute azaroaren 29ko hauteskundeetan
Bi indar subiranista horien oinarriek datozen egunetan berretsi beharko dute proposamena.
Mohamed VI.ak Ceutaren "instrumentalizazioa" salatu, eta Espainiarekiko harremanetan ez dituela "xantaiak" onartuko ohartarazi du
Ceutara 80.000 pertsona sartzeari buruz lehen aldiz hitz egin du Marokoko erregeak, Espainiako errege-erreginek Afrika iparraldeko hirira egin behar duten bisitarako egun gutxi falta direnean.
Bengoetxea: "EAJ alderdi demokratikoa da, prozesuak errespetatu behar dira; garai berri bati ekiteko momentua da'
Ibone Bengoetxea lehendakariordea Argentinan dago, baina orain arte Bizkaiaren alde egin duten lana nabarmendu du bertatik. Hautagaitzat aldarrikatu du bere burua, eta azaldu du garai berri bati ekiteko momentua dela, bere ustez, eta eskertuta eta ilusio handiz agertu da alderdiak beragan jarritako konfiantzagatik.