Errusia-Ukraina gerra
Ukrainak Krimeako zubia kaltetu du eta Errusiak berrituko dutela iragarri du
Tripulaziorik gabeko droneekin egindako erasoak zubiaren egitura kaltetu du. Errusia Krimeako penintsularekin lotzen du Europako zubi luzeenak.
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
Tallinnen arabera, material militarra ekoizten duen fabrika bati eraso egiten saiatu da Mosku. Zortzi pertsona atxilotu dituzte eta Fiskaltza gertatutakoa ikertzen ari da. Finlandiak 2023an hartutako erabakiari segida eman dio orain Estoniak.
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gaia erreferendumera eramateko prest agertu da Ukrainako presidentea, proposamenak segurtasun bermeak jasotzen baditu, Ukrainako armadarentzat mugarik ez egotea onartzen badu eta herrialdea berreraikitzeko funtsak aurreikusten baditu.
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
Ordezkari bakarra bidali beharrean, Alemania, Frantzia, Italia, Polonia eta Erresuma Batuko ordezkariak eta Europako Batzordeko eta Kontseiluko kideak bidaliko ditu Europak. Moskuk, dena den, ez du oraindik baieztatu Europako mintzakideak onartzen dituen.
Ukrainak eta Errusiak presoak trukatzea adostu dute, baina Donbassen inguruan ez dira bat etorri
Amaitu egin dira Abu Dhabiko elkarrizketak, lurraldeari eta segurtasun bermeei buruzko aurrerapen erabakigarririk gabe.
Errusiaren eraso batek 29 hildako utzi ditu Ukrainako giza laguntzarako zentro batean
Zelenskik Errusiaren bonbardaketak salatu du, eta errusiarrek diote 850 drone ukrainiar eraitsi dituztela. Bien bitartean, AEBk iragarri du bitartekaritza egingo duela datorren astean eta Europak 2.800 soldadu bilduko ditu Polonian maniobren probak egiteko.
Kremlinek su-eten lokala baieztatu du, zibilak ebakuatzeko
Errusiak baieztatu du Ukrainarekin su-etena egingo duela, Oleshky hirian dauden zibilak ebakuatze aldera, eta Melania Trumpi eskerrak eman dizkio "operazio humanitarioaren koordinazioan" egindako ekarpenagatik.
Ukrainako enpresa militar eta garraio eta logistika azpiegituren aurkako erasoaldia abiatu du Errusiak Odesako eskualdean
Bestalde, Errusiak Kieven aurka egindako eraso batean gutxienez hildako bat eta 22 zauritu izan dira; tartean, lau haur. Donald Trump AEBko presidenteak baieztatu du, Putinekin hitz egin ostean, Ukrainako gerra amaitzeko akordioa "inoiz baino gertuago" dagoela.
Zelenski eta Putin, bakea lortzeko negoziazio berri bati ekiteko prest
Errusiaren aurkako zigor sorta handiena onartu du EBk
Errusiak Ukrainaren aurkako gerran erabiltzen dituen armak egiten dituzten 1.600 pertsona eta erakunderi zuzenduta daude zigor selektibo horiek
Putinen alderdiak ia bermatuta du gehiengo konstituzionala, gerran egonda egindako lehen hauteskundeetan
Errusia Batuak, bere programan Ukrainako gerra soilik jaso duenak, aise gaindituko lituzke Errusiako Parlamentuko behe ganberan gehiengoa lortzeko behar diren 301 eserlekuak, eta, hortaz, erreforma konstituzionalak egiteko aukera izango luke.
Gutxienez hiru hildako Mosku eskualdean, Ukrainaren eraso handi baten ondorioz, hauteskundeen azken egunean
Errusiako Defentsa Ministerioak iragarri duenez, "Kieven helburu militarren aurkako erasoak areagotuko" dituzte erantzun gisa.
Ukrainako gerra hasi zenetik lehen aldiz, hauteskunde legegileak egiten ari dira Errusian
Boto emaileen herena joan da 08:30erako botoa ematera, duela bost urte ia halako bi. Boto elektronikoak eta Ukrainaren erasoek (bi aldeek ez dute meniarik lortu) baldintzatuko dituzte bozak.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Kushner eta Witkoffek Kievera egindako lehen bisitak ez du urratsik ekarri bakerako bidean
AEBk, Ukrainak eta Europako bazkideek adostu dute datozen asteetan bilera gehiago egitea eta neguari begira Ukrainari laguntza indartzea. Lehentasunen artean daude aire-defentsarako sistema gehiago, energia-sektorerako laguntza eta hornidura osagarriak.
AEBko ordezkariak Kieven dira, ia bost urtean lehen aldiz, Zelenskirekin biltzeko
Steve Witkoff eta Jared Kushner AEBko Gobernu ordezkariak Kievera iritsi dira, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin biltzeko. Bezperan, Moskun izan ziren Vladimir Putini gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkezteko, eta proposamen hori helaraziko diote gaur Zelenskiri.
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Gutxienez 37 pertsona hil dituzte Kieven, Errusiak munizio biltegi baten aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak erantzukizunak eskatu dizkie tokiko agintariei, "munizioak etxeetatik edo bizitegi eremuetatik gertu gordetzea debekatuta dagoelako".
Merzek herrialdeak erregistratutako azken drone erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.