Korrika egiteko zinta baten eztandak sutea eragin du Donostiako Gros auzoko etxebizitza batean
Sua 11:00ak aldera piztu da, Ategorrieta etorbideko eraikin batean, eta ke handia sortu duen arren, ez da inor zauritu.
Sua 11:00ak aldera piztu da, Ategorrieta etorbideko eraikin batean, eta ke handia sortu duen arren, ez da inor zauritu.
Polizia Nazionala El Guano zabalgunean dagoen migratzaileen kanpalekua husten hasi da, aurreko egunetan Benitez eta El Trampolin hondartzetakoak hustu eta gero. El Guanoko kanpalekuak etorkin asko bildu ditu, eta hiriko beste toki batzuetatik joandakoak ere hartu ditu, nahiz eta azken egunetan pixkanaka gutxituz joan diren.
Antonio Manuel Guerrero 23 urteko kartzela-zigorra betetzen ari da, horietako 15 duela hamar urteko sanferminetan beste lau gizonekin batera egindako bortxaketagatik.
Bart egin du atxiloketa Ertzaintzak, Euskotreneko geltokitik gertu kable mozketaren alarmak jo ostean. Lapurrek ihes egin dute, baina berehala harrapatu dituzte. Geltokitik gertu, ebakitako 70 metro kable topatu dituzte.
Erasoa Maritxu Kajoin jazo zen, eta bi gizon atxilotu zituzten, baina guardiako epaileak aske geratu zituen, kautelazko neurriak jarrita. Horietako bat ez zen azaldu auzia ikertzen ari den epaitegian, eta, hori dela eta, haren bila ibili dira hiru egunetan. Atzo atxilotu zuten berriro.
Pilota partidak, herri kirolen erakustaldiak eta dantza zein musika taldeen emanaldiak izan dira. Cordobako probintziara 900 pertsona iritsi dira Argentinako hainbat tokitatik kultura, euskara eta Euskadirekiko loturak partekatzeko, besteak beste.
Bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak asteartean, baina epaileak aske utzi zituen, eta batek ihes egin zuen. Ostiralean atzeman dute, Ermuan, hiru egun haren bila ibili ostean. Eraso matxisten aurkako konpromisoa indartzeko deia egin dute Arrasaten.
Dena dela, Zazpikaleetako Merkatari, Ostalari eta Enpresen Elkartearen ustez, kaltetuak gehiago izan daitezke. Kalteak tarteko, saltoki batzuk ezin izan dituzte zabaldu.
Loreak eta kandelak jarri dituzte ospitalean hil den 87 urteko emakumearen omenez. Ekitaldi hunkigarrian, haren hitzak ekarri dituzte gogora: "Borrokatu zuena denaren alde".
Mugimendu feministak deitutako mobilizazioarekin bat egin dute ehunka herritarrek, eta baita Udalak ere. Zumaiako Udalak ohar baten bidez gaitzetsi du gertatutakoa, eta babesa eta elkartasuna helarazi dizkie erasoa jasan duen adingabeari, haren familiari eta inguruari.
Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen larunbatean, Arrasaten, adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita. Eibarko epaitegiak aske utzi zuen asteartean, eta ordutik ez dakite non dagoen.
Maritxu Kajoi egunean adingabe bati egindako sexu-erasoa gaitzetsi du Arrasateko Udalak, eta biktimaren babesa bermatzeko eskatu du.
Atxilotuek botila baten lepoa hautsita mehatxatu zuten biktima, kutxazain automatiko batetik 800 euro ateratzera behartzeko, eta komun publiko batzuetan eraso zioten gero.
Gizonezkoen Bularreko Minbiziaren Munduko Eguna ospatu da aste honetan. Miguelek eta Norbertok beren bizipenak kontatu dituzte, gizonen artean gutxi ezagutzen den gaitz hau ikusarazteko. Bularrean koskorren bat nabarituz gero, garaiz atzematea eta medikuarenera lehenbailehen joatea funtsezkoa dela azpimarratu dute
Espainiako Institutu Geografikoaren arabera, epizentroa Arangunenen izan du, hiru kilometroko sakoneran.
Zer da ohikoa eta zer alerta-seinale? Nola lagundu etxeko gazteari edo nola eskatu laguntza? Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren aitzakian, Maitane Ormazabal psikologo eta nerabeen osasun mentalean adituak hainbat gako eman ditu itzalak argitzeko eta bidea erakusteko.
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Kandelaz, lorez eta mezuz betetako bi aldare dituzte Madrilgo Puerta del Sol plazako kanpaldian, Maricarmen Abascal gogoan. 87 urteko emakumea asteazkenean hil zen, duela ia bi aste etxetik bota ostean. Horrek protesta oldea eragin du herrialde osoan, etxebizitzaren egoera salatzeko.
Hildakoak infekzioa zuen paziente batekin egon zen gelan, baina une horretan ez zen haren diagnostikoaren berri. Osakidetzak 30 kontaktu estu identifikatu ditu eta haien sintomen jarraipena egiten ari da. Halaber, gutxienez 25 pertsonari eman die txertoa.
2027ko abuztuaren 2an, penintsula eguzki eklipse osoaren agertoki izango da berriro. Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean kokatuko da, eta eguzki-diskoa erabat estaliko du. Euskal Herrian, eklipsea partziala izango da.