MIGRAZIO-KRISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez zortzi pertsona hil dira deshidratazioagatik Hierroko uretan erreskatatutako kaiukoan

Guztira, 90 pertsona erreskatatu dituzte bizirik; Senegal, Gambia eta Malikoak dira. Belaontzi batek ikusi du patera goizaldean, La Restinga portutik hego-mendebaldera 72 bat kilometrora. Bizirik iritsi direnen osasun-egoera larria da, gutxienez hamar egun eman baitituzte itsasoan.

LA RESTINGA (EL HIERRO), 27/11/2026.- La Salvamar Navia ha rescatado este viernes a 84 personas que viajaban en un cayuco a la deriva a unos 72 kilómetros al sur-suroeste de La Restinga del que 6 personas en estado grave tuvieron que ser trasladadas en helicóptero y en el que había al menos 8 fallecidos. En la imagen, llegada de los 84 inmigrantes al puerto de La Restinga, en El Hierro. EFE/ Gelmert Finol

84 pertsona erreskatatu dituzte Hierron. Argazkia: EFE

Hierro inguruko uretan erreskatatutako pateran gutxienez zortzi pertsona hil dira deshidratazioagatik, itsasoan hamar egun eman ostean. Lehorrera bizirik iritsi diren migratzaileek agerian utzi dute bidaiaren gogortasuna, bereziki haien osasun-arazo larriak ikusita. Guztira, 90 pertsona erreskatatu dituzte bizirik; Senegal, Gambia eta Malikoak dira.

Ontzian zihoazen sei migratzaile (emakume bat eta bost gizon) helikopteroz eraman dituzte Hierroko aireportura, eta handik, hainbat anbulantziatan, uharteko ospitalera. Horietako bik shock-egoera zuten.

Bizirik atera diren gainerako 84 pertsonak, tartean hiru emakume eta hiru adingabe, La Restingako portuan lehorreratu dituzte. Haien osasun-egoera larria da: gutxienez zazpi pertsona ohatiletan atera behar izan dituzte pateratik, eta beste hainbeste gurpildun aulkietan.

Tokiko agintariek jakitera eman dutenez, 03:30 aldera jaso du Tenerifeko Itsas Salbamenduko koordinazio-zentroak abisua. Belaontzi batek noraezean zebilen patera bat ikusi du, La Restingatik 72 bat kilometrora, hego-mendebalderantz. Une horretan, erreskate-operatiboa antolatu dute.

Osasun-langileak harrituta geratu dira erreskatatutako pertsonen egoera fisiko kaskarra ikusita, itsasoan hamar egun zeramatzatela kontuan hartuta, haiek adierazi dutenez. Izan ere, Gambiatik irteten diren kaiukoek Kanarietara iristeko behar izaten duten denbora hori bera da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X