TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat ibilgailuk talka egin dute Erandion, eta auto-ilarak sortu dira Bilborako noranzkoan

Bilborako sarbideetan ere trafikoa moteldu da. Gorabeherak izan dira, halaber, Rontegiko zubian, Kadaguako korridorean, N-1 errepidean Andoain parean eta AP-8 autobidean, Malmasin parean.

Bizkaiko errepideetako zirkulazioan gorabeherak jazo dira ostiral arratsaldean, hainbat istripuren ondorioz. Trafiko-arazoak bereziki nabariak dira Bilborako sarbideetan, Trafiko Sailak jakitera eman duenez.

Arazo nagusia BI-637 errepidean dago, Erandioko 9. kilometroan, Bilborako noranzkoan. Hainbat ibilgailuk talka egin dute, eta, ondorioz, errei bat itxi dute. Hiru kilometro inguruko auto-ilarak sortu dira.

Horrez gain, BI-636 errepidea itxita dago Alonsotegiko 7. kilometroan, Bilborako noranzkoan, ibilgailu batek izandako istripu baten ondorioz.

Bestalde, BI-30 errepidean, Barakaldo parean eta Kantabriarako noranzkoan, ibilgailu baten matxurak auto-ilarak eragin ditu, eta ilarak BI-637 errepideraino iritsi dira. Trafiko-arazoak izan dira, halaber, Rontegiko zubian, Kadaguako korridorean, N-1 errepidean Andoainen eta AP-8 autobidean, Malmasin parean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X