29. urteurrena
Guggenheimerako sarrera doakoa izango da larunbatean eta igandean
Urriaren 17 eta 18an, dohainik izango da museoan sartzeko txartela, erakustokiaren 29. urteurrena dela eta. Aldez aurreko erreserbak agortuta daude, baina sarrera batzuk egongo dira eskuragarri txarteldegietan.