29. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gugenheimerako sarrera doakoa izango da larunbat eta igandean

Urriaren 17 eta 18an, urririk izango da museoan sartzeko txartela, erakustokiaren 29. urteurrena dela eta. Aldez aurreko erreserba agortuta dago, baina txarteldegian eskuragarri egongo dira sarrrera batzuk.
Guggenheim Bilbao Museoa
Argazkia: Guggemheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbao Museoak doako sarrera eskainiko du larunbatean eta igandean, urriaren 17an eta 18an, 29. urteurrena ospatzeko. Aldez aurreko erreserba agortuta badago ere, sarrerak museoko txarteldegietan eskuragarri egongo dira baimendutako lekua bete arte.

Bilboko museoak ohar bidez jakinarazi duenez, ireki berri den 'Steve McQueen: 66-76-26' erakusketaz gozatu ahalko du publikoak, besteak beste.

Era berean, Film&Video aretoan 'Pipilotti Rist: Ever is Over All' instalazioa dago ikusgai, eta 'in situ: Igshaan Adams. Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa' eta 'Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak' erakusketak ere bisita daitezke. Museoa 10:00etatik 19:00etara egoten da zabalik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X