Guggenheim
Guggenheimerako sarrera doakoa izango da larunbatean eta igandean
Urriaren 17 eta 18an, dohainik izango da museoan sartzeko txartela, erakustokiaren 29. urteurrena dela eta. Aldez aurreko erreserbak agortuta daude, baina sarrera batzuk egongo dira eskuragarri txarteldegietan.
Steve McQueen artistaren "66-76-26" entzunezko obra aurkeztu du gaur Guggenheim museoak
Bisitariak, sala ilun batean, Wild Is the Wind abestia entzungo du, Nina Simone eta David Bowieren ahotan. Simonek 1966an kantatu zuen maitasun abestia; Bowiek, 1976an, eta McQueenek, 2026an, biak elkartu ditu. Artistaren esanetan maitasunak salbatuko gaitu testuinguru global gatazkatsutik.
Guggenheim museoak 30.000.000. bisitaria hartu du
1997ko urriaren 19an ateak ireki zituenetik, 30.000.000 lagun hartu ditu Guggenheim Bilbao Museoak. Aixa Lopez vigoarrak eta Rodrigo Serna madrildarrak izan dute ohore hori. Horren ordain, bidaia bat oparitu diete, Veneziara.
Rigoberta Menchu eta Shirin Ebadi Bakearen Nobeldunek Fair Saturday saria jaso berri dute Bilbon
Bi emakumeek justizia eta giza eskubideen alde Guatemalan eta Iranen egindako lana aitortu dute Guggenheimen egin berri den ekitaldian. Ez dira saritu bakarrak izan. Bizkaiko agintari nagusiak eta alderdi politiko guztietako ordezkariak bildu ditu ekitaldiak. Rigoberta Menchu baikor azaldu zaigu, nahiz eta munduko egoera politikoa etsigarria izan.
Bilboko Guggenheimek eta Arte Ederren museoak sarrera bateratua eskainiko dute prezio merkeagoan
Urriaren 14an jarriko da indarrean, eta lau eguneko epean bi museoak bisitatzeko aukera emango du.
Inoizko bigarren udarik jendetsuena, Guggenheimentzat
Yayoi Kusama artista japoniarra hil da, 97 urte zituela
Hain zuzen ere, artista ezaguna abuztuaren 14an hil zen, Tokioko ospitale batean. 2023an "Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino" erakusketa hartu zuen Guggenheimek. Kusama 10 urte zituela hasi zen margotzen, eta, horretarako, ilargien eta patroien errepikapen obsesiboa baliatu zuen, hala nola sareak eta arkuak.
Bilboko Guggenheim, munduko zazpi mirari garaikideetako bat izateko bidean
Guggenheim Bilbao Museoak, aro garaikideko obra enblematikoa izateaz gain, Bilbo nazioarteko kultura-erreferente gisa kokatzea ahalbidetu du, eta eragin sakon zein onuragarria izan du inguruko turismoaren, ekonomiaren eta gizartearen garapenean.
Guggenheim Bilbao Museoak "66-76-26" iragarri du, Steve McQueenek museoarentzat sortutako lana
Instalazioak aurrez aurre jartzen ditu hamarkada batez bereizitako Nina Simoneren (1966) eta David Bowieren (1976) "Wild is the Wind" interpretazio mitikoak.
Jose Gonzalezek piztu du Bilbao BBK Liveko musika
Argentinar-suediar kantautoreak kontzertua eskaini du bart, Guggenheim Bilbao Museoan, Bilbao BBK Live jaialdiaren Bereziak zikloaren barruan. Kobetamendin gaur, ostegunarekin, hasiko dira bozgorailuak aldarrika, eta, Bilbon, musika ez da igandera arte isilduko.
Guggenheimek Philippe Parrenoren eta Carmen Herreraren atzera begirako erakusketak egingo ditu 2027an
Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioaren Patronatuak bilera egin du bart museoan, eta datorren urteko programazio artistikoa aletu dute bertan. 30. urteurrena dela eta, bilduma propioaren aurkezpen berri bat ere lantzen ari dira.
Albiste izango dira: Bernedoko udalekua, hildako foruzainen aldeko hileta eta Tilda Swintonen performancea Guggenheim museoan
Jasper Johnsen 134 lan bildu ditu Guggenheimek
Estatubatuar artistak zazpi hamarkadako ibilbidean eginiko lanaren atzer begirako erakusketa antolatu du Bilboko museoak. Urriaren 12ra arte, "Night driver"bildumak pinturak, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, liburu bat eta eszenografia bat eskainiko dizkio bisitariari.
Tilda Swintonek perfomance bat gorpuztuko du Guggenheimen
House of Gestures Olivier Saillard komisario eta performerrak sortutako lana Swintonek haragituko du. Sarrerak, doako 220 txartel, minutu gutxian saldu dira.
Igshaan Adamsek tapizak eta "hauts hodeiak" zabaldu ditu Guggenheimen
"Igshaan Adams. Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa" erakusketa Museoaren in situ erakusketa-zikloko hirugarren emaitza da. Museoak areto jakin baterako pentsatutako eta eraikinaren arkitekturarekin elkarrizketa bat sortaraziko duten obrak sortzera gonbidatzen ditu artistak, programa horretan.
Munduko herri zapalduei elkartasuna adierazi eta Picassoren "Gernika" lanak Euskal Herrian egon beharko lukeela aldarrikatu dute Bilbon
Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrenarekin bat eginez, protesta ekintza egin dute gaur Bilboko Guggenheim museoaren atarian, Picassoren Gernika irudikatzen zuten oihal handi batzuk zabalduta. Margolanak Euskal Herrian egon beharko lukeela aldarrikatu dute, eta "munduko herri zapaldu guztiei elkartasuna adierazteko eta inperialismoaren erasoa salatzeko" ere baliatu dute protesta.
Sarrerak erdi-prezioan gaur arratsaldean Guggenheim museoa bisitatu nahi dutenentzat
Gaur da azken eguna "in situ: Mark Leckey. Eta hantxe zegoen hiria bere bikaintasunean" erakusketa ikusteko. Hori dela eta, 16:00etatik 19:00etara bertaratzen direnek % 50eko deskontua izango dute sarreran.
Urtasun: "Teknikoei entzun behar zaie beti, eta ez dute batere gomendatzen lekualdatzea"
Kultura ministroak Eusko Jaurlaritzak 'Gernika' behin behinean, bonbardaketaren 90. urteurrenagatik, lekualdatzeko eskaerari balioa eman eta errespetua helarazi dio, baina aukera baztertu du. Igotz Lopez EAJko senatariak gogorarazi dio txosten teknikoa eskaera egin eta bi egunera egin zela, eta Madrilgo museoaren bideragarritasuna margolanarekin lotzen zuela.
Guggenheim museoak 24.400 bisitari jaso ditu Aste Santuan
Pradalesen iritzian,"akats politiko larria" da 'Guernica' ekartzeari atea ixtea kontserbazio txostena jasotze hutsagatik
Lehendakariaren arabera, Reina Sofia Museoaren ezezkoak ez luke nahikoa izan behar Pablo Picassoren margolana Bilboko Guggenheimera 9 hilabetez ekartzea baztertzeko. Guernica Euskadira ekarrita munduari "erreparazio" mezu bat bidaliko litzaioke, horren ustez, eta hori esan dio Pedro Sanchezi.