Sarrerak erdi-prezioan gaur arratsaldean Guggenheim museoa bisitatu nahi dutenentzat
Gaur da azken eguna "in situ: Mark Leckey. Eta hantxe zegoen hiria bere bikaintasunean" erakusketa ikusteko. Hori dela eta, 16:00etatik 19:00etara bertaratzen direnek % 50eko deskontua izango dute sarreran.
Bilboko Guggenheim museoak % 50eko deskontua eskainiko die gaur arratsaldean museora bertaratzen direnei, "in situ: Mark Leckey. Eta hantxe zegoen hiria bere bikaintasunean" erakusketa ikusgai egongo den azken eguna baita.
Museoak ohar bidez jakinarazi duenez, 16:00ak eta 19:00ak bitartean museora joaten direnek sarrera erdi-prezioan erosi ahalko dute, eta gainerako aretoak ere bisitatu ahalko dituzte.
Britainiar artistaren erakusketak "herri-kulturaren, teknologiaren eta memoria kolektiboaren arteko intersekzioa planteatzen du, eta irudi historikoak testuinguru berrietan kokatzen ditu iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa eragiteko", museoko adituen arabera.