Amaitu da beroaldia, Arabako eta Nafarroako hainbat tokitan salbu
Tenperatura maximoak 10 gradu inguru jaitsiko dira kostaldean, eta altuenak 25 gradutik behera kokatuko dira. Barnealdean, oro har, 25 eta 30 gradu artean ibiliko dira altuenak, baina Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan 35 gradutik gorakoak izan litezke.
Donostiako Kontxako hondartza. Artxiboko argazkia: EFE
Iritsi da esperotako eguraldi aldaketa Euskal Herrira: Ebro ibarrean izan ezik, gainerakoan beroaldia ostiral honetan amaituko da. Tenperatura maximoak 10 gradu inguru jaitsiko dira kostaldean, eta baliorik altuenak 25 gradutik behera kokatuko dira. Barnealdean, oro har, 25-30 gradukoak izango dira altuenak, baina Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan 35 graduak gainditu daitezke.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak beroagatik ezarritako alerta maila laranjatik horira jaitsi du, eta Araban soilik egongo da indarrean 13:00etatik 19:00etara.
Nafarroan bero egiten jarraituko du, batez ere, Erribera inguruan, eta abisu horia egongo da ezarrita egun osoan.
Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, gaur hodei gehiago agertuko dira isurialde atlantikoan. Zerua garbiago egongo da hegoaldean, eta eguzkia nagusituko da, arratsaldean hodei batzuk agertu daitezkeen arren. Iparraldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da.
Larunbatean, goizeko behe-hodeiak desagertu ondoren, ostarte zabalak irekiko dira ipar partean; hegoaldean, berriz, oro har, giro eguzkitsua nagusituko da. Iparraldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean bolada gogorrak izango dira barnealdean.
Igandean, orokorrean, tenperatura maximoak 25 gradutik behera kokatuko dira
Beroaldiaren balantzea
Ia Europa osoa astintzen ari den beroaldiaren ondorioz, Osakidetzak 125 pertsona artatu ditu ostiraletik, eta 80 urteko gizon bat hil egin da, Araban.
Carlos III.a Osasun Institutuaren Eguneko Hilkortasuna Monitorizatzeko Sistemak (Momo) egindako kalkuluen arabera, baliteke bero-boladak 14 pertsonaren heriotza eragin izana EAEn.
Zure interesekoa izan daiteke
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdean