Beroak ez du atsedenik ematen eta tenperatura minimo historikoak utzi ditu
Gaua tropikala izan da, batez ere kostaldean eta isurialde kantauriarrean. EAEko lau estazio meteorologikoek minimo historikoak errejistratu dituzte, udan ere inoiz ez dira hain tenperatura altuak jaso. Ondoren, egunean zehar, hainbat udalerrik 35 ºC-ak gainditu dituzte, nahiz eta maiatzean egon.
Astearte honetan, beste bero egun itogarri bat izan dugu. Uztailean edo abuztuan ohikoak izan daitezkeen tenperaturak izan ditugu, uda aurreratu izan balitz bezala, nahiz eta oraindik udaberrian egon. Meteorologia estazioak garai honetan eta gure lurretan batere ohikoak ez diren datuak jasotzen ari dira. Inoiz ikusi gabeko datuak bildu dituzte, errekor historikoak.
Bart gauekoa datuek, esate baterako, markak hautsi dituzte. Kostaldeko eta kantauri isurialdeko puntu askotan gau tropikala izan da eta orain arteko tenperatura minimo altuenak errejistratu dituzte.
Euskalmeten arabera, Zarauzko minimoa 24,7 ºC-koa izan da bart. Urduliz, 23,9 ºC-koa; Igorren, 23,4 ºC-koa; eta Galea lurmuturrean, 23,2 ºC-koa.
Ondoren, egunean zeharreko tenperaturak ere udako hilabeteetakoak ziruditen. Termometroek nabarmen gainditu dute 35 graduko muga, batez ere kostaldean eta isurialde kantauriarrean.
Tenperatura altuena Sopuertako (Bizkaia) Jarraltako estazioan izan dute: 37,1 ºC-ra iritsi da arratsaldeko lehen orduan. Sodupen eta Amoroton, berriz, 37 ºC-ren pareraino igo da merkurioa.
Sestaon (Bizkaia) eta Kanbon (Lapurdi) 36 ºC-ren bueltan gelditu dira.
Gipuzkoan, Oiartzungo geltokia 35,9 ºC-ra iritsi da arratsaldeko 16:00ak pasata, eta Zizurkilen 35,8 ºC ikusi dituzte. Eta Araban ere iparraldean izan da tenperaturarik altuena; Laudioko Gardea estazioak 35,3 ºC-ko tenperatura eman du.
Barnealdean ere beroa egin duen arren, balioak 35 gradutik behera mantendu dira. Zanbranan (Araba), adibidez, maximoa 32,8 ºC-koa izan da eta Zarrakaztelun (Nafarroa) 33 ºC-ra iritsi dira.
Egoera horrek osasunean eragina izan dezake, batez ere pertsona ahulenen kasuan. Hala, Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuak tenperatura altuek kaltetutako 17 pertsona artatu ditu arratsaldeko 19:00ak arte, baina kasu guztiak arinak izan dira.
Duela 5 egunetik bizi dugun ezohiko bero gertakari honek beste zenbait egunez jarraituko du, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja aktibatuko du asteazken eta ostegun honetan, tenperatura oso altuengatik .
Zure interesekoa izan daiteke
Uztailak utzitakoak: 3,6 ºC beroagoa izan da eta muturreko lehortea ekarri du
Hilaren 5etik eta 12ra izandako bero-boladak markak hautsi zituen. 40 gradutik gorako tenperaturak izan ziren hainbat lekutan.
Astea freskotik hasiko da eta ekaitzak izan daitezke arratsaldean
Hodeiak ugarituz joango dira astelehenean, eta tenperaturak behera egingo du Euskal Herrian. Gainera, baliteke arratsaldean trumoi-zaparradak botatzea, batez ere ekialdean. Asteartean, eguraldi egonkorra eta beroa itzuliko dira.
Udako giroa protagonista igandean
Tenperaturek gorako bidea hartuko dute, eta 25 ºC-ren langa gaindituko dute kostaldean. Maximoak 30 graduren bueltan geratuko dira barnealdean, eta 35 ºC-tik gora lurraldearen hegoaldean. Hala, abisu horia ezarri dute Arabako Errioxan, Nafarroako erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan.
Casedan jo dute goia termometroek, 42,1 graduraino iritsi baitira
40 ºC inguruko tenperaturak izan dira gaur toki askotan. Nafarroan eta Araban alerta laranja dago ezarrita, beroagatik.
Bero sapa izango dute berriro Nafarroan, eta alerta laranja aktibatuko dute erdialdean eta Pirinioetan
Tenperatura maximoak 40 ºC-ren bueltan ibiliko dira: Erriberan (abisu horia) 41 ºC inguru izan daitezke, eta 39 ºC Iruñean eta Lizarran. Hori dela eta, alerta laranja ezarri dute Nafarroako erdialdean eta Pirinioetan.
Alerta laranja Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta abisu horia, Euskal Herriko gainerako tokietan, beroagatik
Bihar, alerta laranja mantenduko da Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, abisu horia egongo da indarrean. Nafarroan, berriz, abisua mailaz igo eta alerta laranja bihurtuko da, tenperaturek gora egingo baitute (39 ºC-ra hurbilduko dira).
Beroaldia indartsu itzuliko da Euskal Herrira
Tenperaturak nabarmen igoko dira astearen hasieran, eta 35-40 ºC-ra iritsiko dira asteartean eskualde askotan.
Abisu horia gauerdira arte, euri zaparrada handiengatik
19:30ak arteko datuan kontuan izanda, ordu bakar batean metro koadroko 27 litro bildu dituzte Guardian, 24 Berastegin, 18 Bidanian eta 14 Etxalarren.
Eguzki eklipsea ikusteko Nafarroako segurtasun-dispositiboaren gakoak
Nafarroako Foru Gobernuak kanpaina bat jarri du abian herritarrei zuzendutako aholkuekin: nork bere burua babestea, suteen prebentzioa eta mugikortasuna eklipsearen aurretik eta ondoren.
Azken bero-egunak gaur eta bihar, larunbatean aldaketa baitator
Ostegunean eta ostiralean bero egingo du, batez ere, Euskal Herriko hegoaldean. Abisu horia ezarri da gaurko tenperatura altuengatik Araban, Ebro ondoko eskualdean 13:00etatik 19:00etara, eta Nafarroa erdialdean, Pirinio inguruan eta Erriberan, 13:00etatik 21:00etara.